Angel J. Gómez Montoro Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea

Angel J. Gómez Montoro Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea

Jakiundeko ohorezko akademiko eta Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedradun eta errektore ohi Ángel J. Gómez Montorok Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea jaso du.

Zuzenbide Fakultateak Peñaforteko San Raimundo zaindariaren omenez antolatu dituen jardueren programaren barruan egin diote omenaldia. Peñaforteko San Raimundo Ordenaren ohorezko gurutzea justiziaren alorrean merituak lortu dituzten profesionalei ematen zaie, edo Zuzenbidearen eta Jurisprudentziaren arloan gertakari edo zerbitzu zibil nabarmenak saritzeko.

Ángel José Gómez Montoro Konstituzio Zuzenbideko katedraduna da Nafarroako Unibertsitatean. 1984an Zuzenbidean lizentziatu zen Madrileko Unibertsitate Konplutentsean, eta, ondoren, 1987an, Konstituzio Zuzenbidean eta Politika Zientziatan diplomatu zen Politika eta Konstituzio Ikasketen Zentroan. Estatuko Konstituzio organoen arteko gatazka izeneko tesiarekin doktoratu zen, Manuel Aragón Reyes irakaslearen zuzendaritzapean, eta lan horrengatik Madrileko Unibertsitate Autonomoaren Zuzenbide Fakultateko Doktoratuko aparteko saria 1993an.

1994 eta 1998 artean, Espainiako Konstituzio Auzitegiko letradu izan zen. 1999-2000 ikasturtean, Münsterreko Wilhelm-Westäflische Unibertsitatean (Alemania) egon zen Alexander von Humboldt fundazioaren ikerketa-beka batekin. 2001-2002 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko Ataleko zuzendari hasi zen, eta unibertsitate horretako errektore izan zen 2005 eta 2012 bitartean. Ondoren, 2012-2013 ikasturtean, Columbiako Unibertsitatean irakasle bisitari aritu zen.

2002. urtean Nafarroako Unibertsitateak eta Nafarroako Parlamentuak sortu zuten Parlamentu-zuzenbideko ikasgelako zuzendaria da Gómez Montoro irakaslea. 2013ko amaieratik, Nafarroako Unibertsitateko Museoko Patronatuaren presidentea da.

Iturria: Nafarroako Unibertsitatea

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top