Teresa del Valleri Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2018 sariaren emate ekitaldia

Teresa del Valleri Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2018 sariaren emate ekitaldia

Teresa del Valle jakituna, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozial katedradun emerituak, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2018 jaso zuen, uztailaren 17an, Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan egindako ekitaldian, aipatutako bi erakundeetako Iñaki Dorronsoro eta Txomin García lehendakarien eskutik.

Bertan izan ziren Teresa del Valleren Jakiundeko kideak, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren aurreko edizioetako irabazleak era berean: Jesus Altuna (1998), Gurutz Jauregui (2003), Mariasun Landa (2014) eta Javier Echeverría (2016). 

Gainerako unibertsitateetako ordezkariekin batera, Akademiako kide diren Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntza errektore ordea, Bixente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea, eta Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, arduratu ziren ekitaldian antropologia feministaren erreferente den Teresa del Valleren bizitzaren hainbat alderdi azaltzeaz.

Ekitaldia Iñigo Urkullu lehendakariak itxi zuen, eta ekitaldian izan zen Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetarako kontseilaria.

Teresa del Valleren biografia

Albistea EITB

Albistea NAIZen

Albistea BERRIAn

(Galeriako argazkiak: Eusko Ikaskuntza)

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top