Erronkak/Desafíos: Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean?

Erronkak/Desafíos: Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean?

Iraialren 6an, STM-San Telmo Museoko elizan, arratsaldeko 19:30ean, Parkinsonen gaixotasuna sendatzerik edo prebenitzerik izango al dugu etorkizunean? hitzaldia eskaini zuen José Félix Martí Massó doktoreak, 2015eko Euskadi Ikerketa sariduna, Jakiundeko kidea eta Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa, Erronkak/Desafíos DSS2016 hitzaldi ziklo honen koordinatzaileak.

Parkinsonen gaixotasuna gaixotasun neuroendekatzaile ohikoena da, Alzheimerra eta gero. Gaur egun aldaketa motoreen bitartez egiten dugu gaitzaren diagnostikoa (dardarak, trakestasuna, zurruntasuna, aldaketak gorputzaren jarreran eta ibilkeran), baina zantzu hauek neuronen endekatze prozesua hasi eta 20 urte beranduago azaltzen dira. Prozesua, ziurrenik digestio-aparatuan, usaimen-erreboiloan eta bihotzean hasi eta nerbio-sistema periferikoaren bitartez bizkar-muinera eta garunera kutsatuko dira. Gaixo batzuk idorreria, lo egiteko arazoak edota depresioa jasan dezakete gaitz motoreak sufritu baino lehen.

Gaixotasunaren jatorria aldaketa genetikoetan edota ingurumenaren faktore ezezagunetan egon daiteke. Garunaren zenbait egitura kaltetzen dituzten hainbat prozesu desberdinen amaiera bezala ulertzen dugu egun gaixotasuna. Etorkizunean gaixotasunaren aurka neurriak hartu ahal izango dira alterazio genetiko ezaguna duten pertsonekin. Nolanahi ere, ez dakigu beste faktoreek eragindakoa denean prebentzio neurriak hartu ahal izango diren.

Hitzaldik  Parkinsonen Gaixotasuna duten Pazienteen Elkartearekin lankidetzan eskaini zen.

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top