Akademiako 16 kide berrien kargu hartzea

Akademiako 16 kide berrien kargu hartzea

Kide berriak hautatzen ditu urtero Jakiundeko Batzarrak, baina pandemia dela eta, azken bi urteetan ezin izan da kide berrien kargu hartzea modu zeremoniatsuan egin. Ondorioz, apirilaren 29an Nafarroako Unibertsitatean Iruñean egindako udaberriko Osoko Bilkuran kide ugari bildu ziren bi urteren ondoren, eta 2019, 2020 eta 2021ean aukeratutako kideen inbestidura egin ahal izan zen.


Hautatutako hainbat kiderentzat haien lehenengo Osoko Bilkura izan zen. Hauxe kargua hartu zuten kideen zerrenda:

Hautetsitako kide osoak:

Alicia Alonso eta José Mª Rodríguez Ibabe (08/11/2019).

Kide urgazleak:

Begoña García Zapirain, Ivan Igartua, Igor Ijurra, Roldán Jimeno, David Mecerreyes eta Esteban Morrás (08/11/2019).

Nora Alonso, Maite Apezteguía, Lourdes Fañanás eta Aran García-Lekue (12/11/2021).

Kide urgazle gazteak:

Ion Errea, Iñaki Pinillos eta Jon Mikel Zabala (08/11/2019).

Ohorezko kidea: Iñaki Dorronsoro (23/04/21).

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top