Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak banatu ditu Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak

Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak banatu ditu Jakin-mina 2016-2017 ziurtagiriak

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariak, Maria Solana andreak banatu zituen Jakin-mina 2016-2017, Iruñean antolatutako zikloan parte hartu zuten ikasleen artean. Kontseilariarekin batera, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariak, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreorde eta Jakin-mina Nafarroa zikloaren aurkezle Iciar Astiasaránek, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreorde Ramón Gonzalo jaunak hartu zuten parte ekitadian. 

Ziurtagiriak banatu eta gero, Hezkuntza Kontseilariak Jakin-mina egitasmoaren itxiera hitzaldia eskaini zien ikasleei, zikloko seigarren hitzaldia. 

Ekitaldia amaitu eta gero, Nafarroako Jauregian freskagarri bat hartzeko aukera izan zuten ikasle eta irakasleek.

Amaitzear den ikasturtean Foru Komunitateko honako ikastetxeetako 45 ikaslek hartu dute parte egitasmoan: Altsasuko Altsasu BHI, Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastola, Burlatako Askatasuna BHI, Atarrabiako Pedro de Atarrabia, Berako Toki Ona BHI eta Zizurreko Zizur BHI eta El Redín, Garraldako Garralda Institutoa eta Iruñeko Eunate BHI, Liceo Monjardín eta San Fermin Ikastola.

2016-2017 seigarren edizio honetan parte hartu duten 45 ikasleetatik 35 ikaslek jaso dute ziurtagiria, 5 hitzaldietatik gutxienez 4 hitzaldietara etorri direnak.

Artxiboak:
Diario_de_Noticias_de_Navarra_24-5-17_01.pdf
169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top