Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

Pedro Miguel Etxenike Europako Fisika Elkarteko ohorezko kide izendatu dute

Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Europako Fisika Elkarteko Ohorezko kide izendatu dute. Fisikari nafarraren ustez, izendapenak, bere lan jardueraz gain, zientziaren komunikazioan eta zabalkudean egindako lana hartzen du aintzat. Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeko lehendakariaren hitzetan, Donostia zientzia-hirian bihurtu da bertan kokatutako ikerketa zentro eta abangoardiako talentuei esker.

Apirilaren 7an Europako Fisika Elkarteko egoitzara gonbidatu zuten Etxenike jauna, 'Passion for Knowledge' festibalari buruz hitzaldia eskaini zezan. Bi urtetik behin ospatzen den ekitaldiak jendartean dibulgazio zientifikoa egitea du helburu, bereziki gazteen artean, eta bizpahiru egunez nazioarteko zientzialari bikainak biltzen ditu Donostian, Nobel Sariak barne. 

Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak beste 20 kiderekin partekatzen du EPS-European Physical Societyko ohorezko kide titulua, horien artean hainbat Nobel Sari daudelarik.

Elkarrizketa Diario Vasco egunkarian.



169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top