Pedro Miguel Etxenike eta Jakiunde Nafarroako Museoan

Pedro Miguel Etxenike eta Jakiunde Nafarroako Museoan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) antolatuta, Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak "La sublime utilidad de la ciencia inútil" hitzaldia eskaini zuen Iruñeko Nafarroako Museoan apirilaren 16an.

NUPeko Julio Lafuente errektoreak aurkeztu zituen Pedro Miguel Etxenike jauna, eta Jakiunde bera, aretoa bete zuten ikus-entzuleen aurrean. Haien artean zeuden Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Iñaki Goirizelaia; UNEDeko errektorea, Alejandro Tiana; Nafarroako Unibertsitateko errektore-ohia, Ángel José Gómez-Montoro; eta unibertsitate bereko ikerketa errektore-ordea, Iciar Astiasaran, guztiak Jakiundeko kideak.

Hiritarrek nahiz bertaratutako Akademiako jakitunek gogotsu jarraitu zuten hitzaldia. Etxenike jaunak oinarrizko ikerketa babesteak duen garrantzia adierazi zuen, gizartearen garapenaren oinarria denez gero. Era berean, hezkuntza eta talentua zaintzea oinarrizkoa dela azpimarratu zuen. 

Honako loturan ikus daiteke hitzaldia:

https://upnatv.unavarra.es/pub/pedro-miguel-etxenike-museo-navarra 

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top