Jakiundeko udaberriko bilkura apirilaren 21ean egin zen ESTIAn (École Supérieure des Technologies Industrielles), Bidarten.
Akademiak euskal kulturaren esparruan finkatutako unibertsitateetako batean egin ohi du apirileko Batzar Nagusia, eta errektoreak Akademiako berezko kideak dira, kargua betetzen duten bitartean. Kasu honetan, Lapurdiko Ingeniaritza Eskolako zuzendari Patxi Elissalde, beraz, Jakiundeko kargiagatiko kide osoa da, eta bera izan zen ekitaldiaren anfitrioia.
Osoko bilkurak bi zati ditu: lehena gonbidatuentzat irekita dago eta bigarrena barnekoa da. Lehenengo zatian Andres Arizkorretak, CAFeko presidente eta Jakiundeko kide hautetsi osoak, Bilkurako hitzaldia eman zuen: "Unibertsitatea eta Enpresa hurbildu behar dira?"
Konferentziaren ondoren, 2022ko azaroko Osoko Bilkuran hautatutako kide berriel kargua jartu zuten Juan Ignacio Pérez presidentearen eskutik:
- Hautetsitako kide osoak: Juan José Álvarez, Nekane Balluerka, Tomás Marco eta José María Pitarke (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Kide urgazleak: Juan Damborenea eta Pedro Larrañaga (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Kide urgazle gaztea: Iñigo Olalde (2022ko azaroaren 18an hautatua).
- Ohorezko kidea: Alejandro Tiana (2021eko apirilaren 23an hautatua).
Osoko Bilkurak Akademiako 60 kide bildu zituen, tokiko pertsonez eta agintariez gain.
Udaberriko Osoko Bilkuraren bezperan Jakiundeko kide batek jende guztiarentzat zabalik dagoen hitzaldi bat eskaini ohi du. Oraingo honetan, Humberto Bustince UPNA/NUPeko Konputazioaren eta Adimen Artifizialaren Zientziako katedradun eta sortu berri den NAIR (Navarra Artificial Intelligence Research Center) zentroko zuzendariak, "Hacia la Inteligencia Artificial Generalista" hitzaldia eman zuen ESTIAn, Jakiundeko kideen eta Ingeniaritza Eskolako ikasle eta irakasleen aurrean.
Jakiundeko hurrengo Osoko Bilkura azaroaren 17an izango da Arantzazun.
Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura ospatu zuen Jakiundek apirilaren 20an, Orona Ideon, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko campusean. Jendarteari zabalik zegoen Bilkuraren lehenengo zatian, goizeko 10:00etan, 2017ko azaroko Bilkuran...
Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan. Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako...
Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Europako Fisika Elkarteko Ohorezko kide izendatu dute. Fisikari nafarraren ustez, izendapenak, bere lan jardueraz gain, zientziaren komunikazioan eta zabalkudean...
Jakin-mina 2018-2018 Araba ziurtagiri banaketa ospakizuna Gasteizko Foru Diputazioaren Jauregian izan zen apirilaren 10ean. Ekialdea, Ikasbidea Ikastola, Mendebaldea, Miguel de Unamuno, San Prudencio eta San...
Teresa Catalán musikagile nafarra apirilaren 4an omendu dute Madrilgo Conde Duque zentroan "Ellas Crean" zikloaren baitan. 2017an Musika Sari Nazionala jaso zuen akademialariaren omenezko ekitaldia 18:00etan...
'Esther Ferrer: espazio elkarlotuak" Jakiundeko akademialariak Guggenheim Bilbao museoan zabaldu duen erakusketa berria da. Inoiz erakutsi gabeko hamaika instalazio berri daude ikusgai, eta horietako...
Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lanak martxoaren 8an izango du estreinaldia BOS-Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian. Konpositore eta soinujolearen...
Jakin-mina 2017-2018 50 hitzaldiz osatutako 10 zikloak martxoan amaituko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (Arrasate, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñean eta Tuteran) eskaintzen ari diren hitzaldietan parte...
Maiatzean ziklo berria antolatu du Jakiundek, Erronkak: Internet eta sare sozialen erabilera neurtua edota gehiegizkoa, San Telmo Museoarekin lankidetzan. Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna...
Teresa del Valle jakitunak, UPV/EHUko Antropologia katedradun emerituak, Meritu akademikoari aintzatespena jaso du Oaxakako Benito Juarez Unibertsitatean. Abenduaren 4an, Eduardo Carlos Bautista Martínez errektore jaunak...
Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean. Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio...
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxeek Jakin-mina 2017-2018 egitasmoan parte hartzeko 4. mailako ikasleen izena emateko epea zabalik dute. Aurten zazpigarren edizioa beteko du egitasmoak Bilbo, Donostia,...
Azaroan Erronkak: Arteen hotsa hitzaldi zikloa antolatu du JAKIUNDEk Nafarroako Unibertsitateko Museoan, Iruñean. Akademiako kide Teresa Catalán, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Konposizio eta Instrumentazio...
Iñaki Gabilondo eta Simon Kuper kazetariek, Maria Dolores López, kultura-antropologoa eta Bartzelonako Udaleko Inmigrazio, Kulturartekotasun eta Aniztasunerako mandatariak, egungo gizartean Inmigrazioak...
Urriaren 19an eta 20an Erronkak: Oroitzapen Feministak I antolatu du JAKIUNDEk Donostian, STM-San Telmo Museoa, eta Emakumea, Generoa eta Feminismoa Gordailuaren zaindari den UPV/EHUko Carlos Santamaria...
Jon Mayak jakitun urgazle gazteak zuzendutako Kukai Dantza konpainiak 2017 Dantza Sari Nazionala eskuratu du sorkuntza sailean. Epaimahaikideen esanetan, taldeak erabiltzen duen "folklorearen, mitoen eta erritu...
Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak eskainitako Musika Sari Nazionala 2017 irabazi du Teresa Catalán konpositoreak Konposizio sailean. Musikagile nafarra Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko katedraduna...
Japoniako Arte Elkarteak sari gorena eman dio Rafael Moneori; Praemium Imperiale saria, hain zuzen. Tokion jasoko du, urriaren 18an. Arkitekto nafarra, zeinak besteak beste Pritzker saria duen, «toki bakoitzeko historia kontuan...
Javier Echeverría filosofoak Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Filosofia eta Letren Fakultateak eskaintzen duen 2017ko Goi-Mailako Ikasketen Eskolako Merezimendua irabazi du, herrialde hartan Humanitateen alde egindako...
Irailaren 13, 14 eta 15ean, Francisco Etxeberria Gabilondo jakitunak, Laura Pego Oterorekin batera zuzenduko du "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales",...
Teresa del Valle jakituna Granadako Unibertsitateko El Intelectual y su Memoria zikloan parte hartzeko hautatu dute 2017an. Zikloa joan den mendeko 80. hamarkadan hasi zuen unibertsitateak, intelektual ospetsuei beraien...