BIA Saria Rafael Moneorentzat

BIA Saria Rafael Moneorentzat

Rafael Moneo akademikoak BIA Saria jaso du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak ematen duen saria.

BIA Sariak Bizkaiko edo beste hiri edo lurralde batzuetako gizartearen garapenari lagundu dioten arkitektoak aintzatesten ditu. Hala, III. FORUM REGENERATION URBAN 2018 kongresuaren baitan Rafael Moneok eskuratutako sariak, arkitekturaren bitartez hiriko eraikuntzen eta gizakiaren jarduera naturala eta iraunkorraren integrazio prozesua sustatu izana, eta eskala desberdinetako espazioen birsorkuntzarako aukerak plazaratu izana aitortzen dio arkitekto nafarrari. 

Moneo jaunak ekainaren 22an, “Paisaia produktibo berriak” izenburua izan duen kongresuaren amaiera ekitaldian jaso zuen saria, Bilboko Arte Ederren Museoan.

169 -tik 189 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top