Iñaki Gabilondo eta Simon Kuper kazetariek, Maria Dolores López, kultura-antropologoa eta Bartzelonako Udaleko Inmigrazio, Kulturartekotasun eta Aniztasunerako mandatariak, egungo gizartean Inmigrazioak eta hesi berriek eragiten dituzten erronkak aztertuko zituzten STM-San Telmo Museoko elizan, urriaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, JAKIUNDEko kide Mari Carmen Gallastegui, UPV/EHUko Ekonomia katedradun emerituak eta Ignacio Palacios-Huerta, Erresuma Batuko London School of Economics-eko Ekonomia, Estrategia eta Gestioko katedradunak koordinatutako Erronkak jardunaldian.Mundu globalizatu batean bizi gara baina, paradoxikoki, gure mundua hesiz josita dago eta hesi berriak eraikitzen ari dira, hauek eraikitzeko orduan ahalik eta ezagutza tekniko eta arkitektoniko aurreratuenak erabiliz zeharkaezinak izan daitezen.
Hesien Mundu honek hausnarketa sakon bat eskatzen du, egoera honen ondorioak aztertu eta hesiak zein neurritan beharrezkoak ditugun ala ez argitzeko.
Ignacio Palacios-Huerta jakituna moderatzaile izan zen hitzaldien ondoren egingo den mahai inguruan.
Hitzaldien eta mahai inguruaren grabaketa.
Hizlariak:
- Iñaki Gabilondo
Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza Lizentziatura ikasi ondoren, 21 urte zituelarik, 1963an, Donostiako Radio Popularren (COPE) hasi zen lanean. 27 urterekin, irrati katearen zuzendari zen. 1969an, Cadena SERen Radio San Sebastiánen zuzendaritza hartu zuen. Bi urte beranduago, Sevillako Cadena SERen zuzendari izendatu zuten. 1978an, Madrilgo Cadena SERen informazio-zerbitzuetan sartu zen, Hora 25 zuzentzeko. Eta 1980an, Cadena SERen informazio-zerbitzuen zuzendari izendatu zuten. Ondoren, TVEko albistegien zuzendaritza hartu zuen. Telebista publikoan izan ondoren, Radio Televisión 16 zuzendu zuen. 1983an, Cadena SERera itzuli zen, eta Aquí la SER, Matinal SER, Pido la palabra eta Onda Media irratsaioen aurkezle eta zuzendari izan zen. 1986an, bere iritzian, bere bizitzako programa izan dena hasi zuen: Hoy por hoy; Espainiako irratiaren historian entzule gehien izan duen irratsaioa.
TVEko albistegiak zuzendu ondoren, zenbait telebista-programarekin uztartu zuen irratia: En familia (TVE-1, 1987tik 1989ra); Iñaki, los jueves (Telemadrid, Canal Sur, ETB eta Canal 9; 1990); Gente de primera (TVE-1, 1993); Entrevista con (TVE-1, 1995).
Kazetari donostiarrak sari, ohorezko domina eta Honoris causa doktoretza ugari bereganatu ditu. Gabilondoren karrera profesional luzeak irratia eta telebista barne hartzen ditu.
- Simon Kuper
Izen handiko kazetari eta idazle britainiarra. Kultura, gizartea, politika eta kirolaren inguruan idazten du.
Gurasoak hegoafrikarrak izanagatik, Kanpalan, Ugandako hiriburuan jaio zen, eta ume zelarik, Leidenera (Herberehereetara) joan zen bizitzera. Bertako unibertsitateko Antropologiako irakasle zuen aita. Hegoafrikan, Kalifornian, Berlinen eta Londresen bizi izan da. Historia eta alemana ikasi zituen Oxfordeko Unibertsitatean, eta, Kennedy Bekaren bidez, Harvard Unibertsitatean. Gaur egun Parisen bizi da bere familiarekin.Hainbat egunkaritan idatzi du; esaterako, Britainia Handiko The Observer eta The Guardian; Herbehereetako De Pers, Hard Gras eta Vrij Nederland; eta Espainiako El País egunkarietan. 2002. urtetik, astero idazten du zutabe bat Financial Times egunkarian (Weekend). 1994an Urteko Kirol Liburu Onenaren William Hill Saria eskuratu zuen (William Hill Sports Book of the Year), Football Against the Enemy obragatik.
2007an, Espainian saritu zuten, Manuel Vázquez Montalbán Kazetaritzako Nazioarteko Saria eskuratuz.
- María Dolores López
Antropologia kulturalean aditua da. Afrikako eta Kulturarteko Ikasketen Zentroaren zuzendari izan da, eta bertan, ikerketa-lanetan aritu da 1990. urtetik. Kulturartekotasunean, bizikidetzan eta migrazioetan aditua da, Kataluniako Ikus-Entzunezko Kontseiluko Dibertsitaterako Mahaiko kide, baita islamofobia-gertakarien aurkako kolektiboaren (SAFI) fundatzaile ere. Gainera, prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak egin ditu, nola eskualdeko hala udalerriko kontseiluetarako. Faxismoaren eta Arrazakeriaren Aurkako Unitateko aktibista da, eta Bartzelonako Zurrumurruen Aurkako Sarearen Zuzendaritza Batzordeko kide izan da, sarearen hastapenetik. Horrez gain, Bartzelonako Udalaren Kulturartekotasun Planaren esparruan, bizikidetzaren inguruko zenbait programatan parte hartu du. Esperientzia zabala du migrazioaren inguruko ikerketan, eta Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Kulturaniztasun eta Genero Taldeko kide da.
2015. urtetik, Bartzelonako Udaleko Immigrazio, Kulturartekotasun eta Dibertsitate Batzordearen ordezkari da.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...