Aurkeztu da Nafarroako ikastetxeetan JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA deialdia.
Ikasturte honetan JAKIN-MINA egitasmoak zortzigarren edizioa du Iruñean eta bigarrena Tuteran. Ziklo bakoitza bost hitzaldiz osatua dago eta azaroa eta martxoa bitartean eskaintzen dira. Hitzaldiak DBH 4. mailako ikasleei zuzenduak dira eta izenematea ikastetxeen bitartez egin behar da. Izena ematen duten ikasleek ziklo osoan hartzen dute parte, eta behin amaituz gero, Nafarroako Hezkuntza kontseilariaren eskutik jasoko dute ikasleek ziurtagiria.
Hitzaldiak ikastordutik kanpo eskaintzen dira, eta haien kabuz bertaratzen dira ikasleak, irakaslerik gabe. Nafarroako Jauregian eskaintzen den ziurtagiri-banaketa ekitaldian ordea, irakasleekin batera hartzen dute parte ikasleek.
Zabaldu berri den edizio honetan Nafarroako Kutxa Fundazioaren babesa du JAKIN-MINA egitasmoak, Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (UPNA/NUP) ohiko laguntzarekin batera.
JAKIN-MINA zikloak badakar berrikuntzarik Iruñean, aurtengo edizioa CIVICAN aretoan egingo baita (C/ Pío XII, nº 2). Tuterako zikloa berriz, iaz bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusean eskainiko da. Iruñeko zikloa Iciar Astiasarán, Jakiundeko kide eta Nafarroako Unibertsitateko Ikerkuntzako errektore ordeak aurkeztuko du. Tuterakoa zikloa, berriz, Nora Alonso, Jakiundeko kide urgazle eta Iden-Biotechnology entrepresako zuzendariaren esku egongo da.
Parte hartzea doakoa da eta ikastetxeek JAKIUNDEren helbide honetan egin dezakete izenematea: akademia@jakiunde.eus
JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA egitaraua:
IRUÑEKO ZIKLOA
Lekua: CIVICAN, Nafarroako Kutxa Fundazioa, Pío XII etorbidea, 2
Ordua: 17:30h
Asteko eguna: ostirala
Datak:
CUIDADOS Y CUIDADORES EN LA SOCIEDAD ACTUAL
Esperanza Rayón Valpuesta irakaslea, Osasun Zientzien Fakultatea, UPNA/NUP.
LA ÉTICA, UNA REALIDAD COTIDIANA
Ana Marta González irakaslea, Kultura eta Gizartea Institutuaren koordinatzailea, Filosofía saila, Nafarroako Unibertsitatea.
LAS MUJERES EN CARRERAS "STEM" (Ciencia, Tecnología, Ingeniería y Matemáticas).
Silvia Díaz Lucas irakaslea, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi-Eskola Teknikoko zuzendaria (ETSIIT), UPNA/NUP.
PHARMACOGENOMICS AND PERSONALIZED MEDICINE
Adrián César Razquin doktorego ikaslea, Vienako Medikuntza Unibertsitatea (MUW), Austria.
ANIMALIEN LETRAK
Juan Ignacio Pérez irakaslea, Fisiologia katedraduna, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra.
TUTERAKO ZIKLOA
Lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusa, prentsa aretoa, Tarazona etorbidea z/g, Tutera
Ordua: 17:30h
Asteko eguna: ostirala
Datak:
EL CAMINO DE SANTIAGO: EL PEREGRINAJE Y LA FORMACIÓN DE EUROPA EN LA EDAD MEDIA
Julia Pavón Benito irakaslea, Artearen Historia eta Geografia saila, Nafarroako Unibertsitatea.
SOY JOVEN, COMO LO QUE QUIERO
Izaskun Berasategui Zabalza, Elikagaia, Fisiologia eta Nutrizioan doktorea.
THE NEXT WORLD: ECONOMIC UTOPIAS AND DYSTOPIAS
Mar Rubio Varas, Ekonomia saila, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA/NUP.
¿CÓMO NOS CONVENCEN NUESTROS POLÍTICOS? DISCURSO Y RETÓRICA EN EL ESPACIO PÚBLICO
Inés Olza Moreno irakaslea, Kultura eta Gizartea Institutuko ikertzailea, Filologia saila, Nafarroako Unibertsitatea.
MICROBIOTA, LOS MICROBIOS DE TU ORGANISMO
Ignacio López Goñi irakaslea, Microbiología saila, Zientzia Fakultatea, Nafarroako Unibertsitatea.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...