"Abuso de Internet" Enrique Echeburúak koordinatutako liburua

"Abuso de Internet" Enrique Echeburúak koordinatutako liburua

Enrique Echeburúa jakituna "Abuso de Internet. ¿Antesala para la adicción del juego de azar online?" plazaratu berri den liburuaren koordinatzaile izan da.

Interneten gehiegizko erabilerak hainbat pertsonen eguneroko bizitzan eragin negatiboa izan dezakeela adierazten du UPV/EHUko Psikologia katedradunak; lan jarduera, jarduera akademikoa eta giza-harremanen kalitatea kaltetu eta aisialdiaren erabilera desegokiak bultzatuz. Pertsona ahulenak jokoan, sexua harremanetan edota arazoak sor ditzaketen beste jokabidetan murgildu daitezke. Online jokoa, esaterako, indar handiz sartu da eta gazte jendearentzako erakargarri izan daitekeen itxura hartuz, kirol apustu modura esaterako. Hain zuzen ere, Internet bidezko jokoak (pokerra, kasinoak, bingoak eta online apustu-etxeak) anonimatua errazten dute, edozein unetan edota lekutan eskura daude, baita gazteenen eskura ere. Ondorioz, egoera honi aurre egiteko prebentzio-egitasmoen berregokitzea beharrezkoa da, baldintza berriei aurre egin ahal izateko.

Gaur egun Interneten eta online jokoen gehiegizko erabilerak psikologikoki zer eragin dakarren aztertu nahi du liburuak, harreman zuzena baitago bi faktoreen artean. Teknologia berriek dakartzaten arazoak zuhurki aztertu nahi ditu lan honek (bideo-jokoak, gailu elektronikoak), jokabide problematikoen babes eta arrisku faktoreak mugatzeko, eta familian, eskolan eta ingurunean prebentzio neurriak zehazteko.

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top