Catedral Santa María Fundazioak Europako Arkeologoen Elkarteak (EAA) eskaintzen duen Ondare Arkeologikoaren Europako Saria 2019 jaso zuen atzo "OPEN FOR WORKS-OBRETAN ETA IREKITA-ABIERTO POR OBRAS" proiektuarengatik.
Agustin Azkarate jakitunak, UPV/EHUko Arkeologia katedraduna, GPAC-Ondare Eraikiaren Ikerketa Taldeko zuzendaria, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO katedrako zuzendaria, eta proiektu sarituaren zuzendari zientifikoak jaso zuen saria, Europako Arkeologoen Elkarteak urtero egiten duen bileraren 25. edizioan elkartearen egoitzan, Bernan (Suitza). Azkarate jaunarekin batera ziren Leandro Cámara, Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendaria, Ramiro González Vicente, Arabako Ahaldun Nagusia; Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea eta Mikel Xabier Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.
Sariak bi atal ditu, bata instituzionala, Santa Maria Katedrala Fundazioak jaso duena, eta bestea banakakoa, Osman Kavala turkiar filantropoak eta ondarearen babesleak jaso duena.
EAAren ustez, aurtengo sarituek “lan handia egin dute gure ondarearen hezkuntza eta gizarte balioak sustatzeko”. Sariaren zuzendari Franco Nicolisek honako hau adierazi du: "Saritutako lanek argi eta garbi erakutsi dute ondarea kudeatzeko politikek turismoan eta eskualdea berritzeko proiektuetan eragin handia izan dezaketela. Horrez gain, ondareak pertsonen bizi baldintzak hobetu eta kohesio soziala eta lankidetza sustatzeko balio duela erakutsi dute”.
Bestalde, Felipe Criado-Boado Europako Arkeologoen Elkarteko presidenteak hauxe adierazi du: "EAA Europako erakundea bada ere, mundu mailako pisua du eta 70 herrialdetako 2.500 kide baino gehiago ditu. EAAk, Europako balioak eta Arkeologia eta Ondare Arkeologikoa bultzatzeko konpromisoa du, bai eta gure iraganaren eta orainaren irakurketa inklusiboa eraikitzeko ere, honek Europako gizarte guztientzako etorkizun inklusiboagoa ekarriko duelako. Gure 25. Urteurrenean, Osman Kavala eta Santa María Katedrala Fundazioari pozik eman diegu saria”.
Santa Maria Katedrala Fundazioa, Gasteizko Katedral Zaharra berritu eta sustatzeaz arduratzen den erakundea da. 1999an Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Apezpikutzak sortu zuten. Duela 25 urte inguru, Gasteizko Santa Maria katedral gotikoa, (Donejakue bidea bertatik pasatzen da eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen) erortzeko arriskuan zegoen eta premiazko zaharberritze plana behar zuen. Katedrala zaharberritzeko, Plan Zuzentzaile berritzaile bat diseinatu zen, katedralaren zaharberritze fisikoa ez ezik, ikerketa arkeologikoa, arkitektonikoa eta historikoa arrakasta handiz integratu zuena. Horrez gain planak hiriaren alderdi ekonomikoak, hezkuntza mailakoak eta sozialak bereziki zaindu zituen.
Santa Maria Katedrala Fundazioak eskatu zuen hasierako diagnostikoak bi ardatz nagusi izan zituen. Lehenik, eraikinaren ebaluazio estruktural eta arkeologiko zehatza egin zen, une hartako egoera eta garapen historikoa jorratu zuena. Horrek katedralaren jatorriari buruzko informazio berria azaleratu zuen.
Bigarren ardatzak hainbat elementu bildu zituen, izan ere, arazoak ez ziren soilik materialak, sozialak ere baziren. Hau da, Katedral zaharraren eraikina ez zen arazoak zituen bakarra, Alde Zaharrak berak pobretze arazoak zituen. Auzoan bizi zen jendearen bizi baldintzak ez ziren egokienak; baliabide ekonomikorik gabeko auzokideak eta etorkin tasa handia baitzuen. Horrek guztiak arazoak sortzen zituen auzoaren garapenean eta gizarte kohesioan. Beraz, auzoan galdutako bizi kalitatea berreskuratzea bihurtu zen proiektuaren erronka garrantzitsuenetako bat tenpluaren zaharberritzearekin batera.
Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektuaren helburua, bi dimentsio horiek aldi berean jorratzea zen, horregatik, “Obretan eta irekita” kontzeptua sortu zuten; arkitektoek, arkeologoek, igeltseroek eta gainontzeko langile guztiek, Katedraleko bisitarien aurrean egiten zuten lan. Zaharberritze lanak modu honetan egiteak, bisitarien jakin mina piztu zuen. "Obretan eta irekita" leloak ondarearen inguruko proiektuak lantzeko modu berria ekarri zuen eta Europako eta Munduko Ondarearen komunitateari onura eta ekarpen iraunkorra egin dio.
Azken 20 urteetan, 1.750.000 bisitarik baino gehiagok izan du, "lanean" dagoen katedralaren zaharberritze lanak zuzenean ikusteko aukera eta onura ekonomiko garrantzitsuak ekarri dizkio bertako komunitateari azpiegiturei zein merkataritzari. Gainera, hiriko bizi kalitatea hobetu eta bere presentzia sozial eta sinbolikoa handitu du, bai eskualde, nazio zein nazioarte mailan. Hiri kudeaketan, turismoan eta eskualdearen berritze politiketan izan duen eraginagatik jaso du Santa Maria Katedrala Fundazioak Europako Ondare Saria, maila instituzionalean.
Iturria: Paisaiaren eta Ondarearen UNESCO Katedra.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...