Erlijioen hotsak - Las Religiones Suenan zikloaren bigarren hitzaldiaz Antonio Ezquerro arduratu zen; musikologoa da, eta CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi-mailako Zentroa) ikertzailea, Bartzelonako Milà i Fontanals Erakundeko Historiaren Zientzien eta Musikologiaren Sailean. Gainera, Espainiako RISMen (Répertoire International des Sources Musicales) presidentea da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Donostiako Orfeoiaren Ikerketa Saria jaso zuen 2013an.
Antonio Ezquerrok «Prima le parole e poi la musica. Soinu-akonpainamendua liturgia kristauaren goraipamen gisa» hitzaldia eskaini zuen urriaren 6an (asteartea), 18:30ean, Musikenen. Musikene Jakiundek antolatutako eta Laboral Kutxak babestutako zikloaren kolaboratzailea da.
Jakiundeko kide José Félix Martí Massók aurkeztu zuen publiko guztiei irekitako hitzaldia, eta Antonio Ezquerrok Europan musikaren erabilerak –hasieran, erlijioari lotuta zegoen– izan duen bilakaera luzea azaldu zuen labur.
Kristautasuna agertu zenetik, duela bi mila urte baino gehiago, erritu baten musika-akonpainamenduak aldaketa asko izan ditu; erritua bera egonkor mantendu da mendeetan, baina aldi berean aldatuz joan da –bilakaera motel baten mende–. Tenplu kristauetan musikak aldaketa asko izan ditu, hasi arianismoaren garaitik –Iberiar penintsulan Erromatar Inperioa erori zenean hartu zuen indarra– eta protestantismoaren loraldiraino, hau da, Erdi Aroaren amaieraren eta Europako zati handi bat Errenazimendu betean zegoen garaiaren arteraino, eta hark Trentoren ondoren eragindako berehalako kontrarreforma ere kontuan hartuta. Monasterioetatik hasi, eta katedraletaraino, eta deboziozko beste hainbat tokitaraino (ermitak, santutegiak, otoiztegiak...), gaur egun arte. Eta kantu xehetik eta antzinako liturgia «nazionaletatik» (kantu anbrosiarra, galikanoa, beneventarra, bisigotikoa edo mozarabiarra, erritu sarumdarra, koptoa...) IX. menderaino, alegia, polifoniaren agerpen eta garapen aldiraino: polifonia Europako elementu bereizgarritzat jo ohi da, eta geroagoko «alla Palestrina» eredu baten eragiletzat, zeina ia Vatikanoko II. Kontziliora arte nabarmen zabaldu zen. Baina, musika uste bakarreko (baina irakurketa askoko) testuinguru-aldaketetara moldatu zen une oro, berriro, gaur egunera arte: monoteista vs politeista Antzinaroan (judutarrak eta lehen kristauak vs jentilak –funts bakar bat askotariko izaeren aurrean?–; gero, «Liburuko» erlijioena –musulmanak barne jada– vs paganoak; eta are geroago, 500. urtean, kristauen beren artean: katoliko-erromatarrak, ortodoxoak, luteranoak, kalbinistak, puritanoak, hugonoteak, anglikanoak, ebanjelikoak...).
Hori horrela, eboluzionatu egin zuen: kantu monodiko biluzitik artifizio polifonikoaren konplexutasun eta bilbe kontrapuntistikora, eta, gero, musika instrumentala eta hori garatzea eta tenpluetan sartzea –organotik ministrilen kopletara eta hortik benetako orkestretara, batik bat Benedikto XIV.aren Annus qui entziklikatik abiatuta– eta alderdi teatralarekiko sinbiosia –opera–; azken horrek abesbatzak eta orkestra handia sartu zituen eliza kristauetan. XIX. mendearen erdialdean, une egiaz traumatikoa bizi izan zuen; izan ere, esaterako, Espainian, gobernuak eta Egoitza Santuak konkordatu bat sinatu zuten eta, horri jarraikiz, elizaren erakundeek ordaindutako plantillako musikariak klerigoak izan behar ziren ezinbestean. Hortik, erreformako eta hastapenetara itzultzeko zenbait mugimendu kristau nabarmen sortu ziren, baita arlo musikalean ere, mugimendu zeziliarrak –hasieran, bavariarrak bakarrik– eta Solesmesko Done Petri abadiako monje frantsesek sustatuta. Horiek, Bonaparte ondorengo homogeneizazio europarretik sortutako historizismo berriaren magalean, Paléographie Musicale handia sortu zuten, eta harreman zuzena izan zuten Erromarekin. Harreman horretatik, Editio Vaticana eta Pio X.aren –Lorenzo Perosi bere buruzagi handiarekin– Motu proprioa sortu ziren, baina inoiz ere ez zuten lehengo arrakasta izan, eta beherakada geldiezina jasan zuen «influentziari» zegokionez. Vatikanoko II. Kontzilioarekin amaitu zen –ilusionagarria izan zen bere momentuan, eta saihetsezina edonola ere, eta, noski, behin betikoa–.
Azken batean, pentsamendu kristauak beste inork bezala baldintzatu du Europako eta mendebaldeko errealitatea horrela izatearen zergatia, eta bere aztarna utzi zuen, halaber, tratadistika musikalean, belaunaldi luzeen bizi-lekuko denez: Boeciotik Guido de Arezzora, Vitrytik Ramos de Parejara edo Zarlinora, Marin Mersennetik Athanasius Kircherrera, Rameaura edo Aita Solerrera, eta Guillaume de Machauten adibideetatik Tomás Luis de Victoriara, Claudio Monteverditik Antonio Vivaldira edo Joseph Haydnera, eta Franz Lisztetik Olivier Messiaenera edo Krzysztof Pendereckira.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...