Jakiundek Akademiako 12 kide aurkezten dituen egutegia plazaratu du. Akademiaren lehenengo egutegia da 2022ko honako hau, eta zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten dute emakumeak dira protagonistak:
Urtarrila - Sonia Gaztambide doktorea, Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko Endokrinología eta Nutrizio Saileko burua (Biocruces, Bizkaia) eta UPV/EHUko Medikuntzako irakasle titularra.
Otsaila- Maria Jesus Esteban irakaslea, Matematikan doktorea, CNRA-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria, Paris.
Martxoa- Carmen Mijangos irakaslea, Kimikan doktorea, ikerketa irakaslea, Polimeroen Zientzia eta Teknologia Institutua, CSIC.
Apirila- Maribel Arriortua, Kimikan doktorea, UPV/EHUko Kristalografia eta Mineralogia katedraduna.
Maiatza- Begoña García-Zapirain, Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedraduna, e-VIDA ikerketa taldeko zuzendaria, Deustuko Unibertsitatea.
Ekaina- Itziar Astiasaran, Framazian doktorea, Nutrizio eta Bromatologia arloko katedraduna, Nafarroako Unibertsitatea, Jakiundeko lehendakariordea.
Uztaila- Mª Teresa Tellería, Framazian doktorea, ad honorem ikerketa irakaslea, Madrilgo Errege Lorategi Botanikoa, CSIC. Idazlea.
Abuztua- Oihana Otaegui, Ingeniaria (Automatika eta Industria Elektronika), Garraio Sistema Adimentsuen Saileko zuzendaria, VICOMTECH.
Iraila- Ana Zubiaga, Biologian doktorea, UPV/EHUko Genetika arloko katedraduna.
Urria- Conchi de la Rúa, Biologian doktorea, UPV/EHUko Antropologia Fisikoko katedraduna.
Azaroa- Lourdes Basabe Desmonts, Kimikan doktorea, ikerketa irakaslea, Microfluidika Kluesterreko zuzendaria, UPV/EHU.
Abendua- Alicia Alonso, Biologian doktorea, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna.
Jakiunderen 2022ko egutegiak Marina Palacioren argazkiak ditu eta Laboral Kutxaren lankidetza du. Bertan aurkezten diren emakumezko jakitunek, ibilbide profesional luzea egin eta gero, bikaintasuna lortu dute beren diziplinetan, eta, beste emakumezko jakitun gazteago batzuk punta-puntako lana egiten ari dira beren lanbideetan.
Egutegiarekin batera, Jakiundek hilero bideo bat aurkeztuko du eta bideo horretan protagonistetako bakoitzak bere buruari buruz hitz egingo digu. Urtarrileko egutegian, Sonia Gaztambide doktoreak hauxe dio: "Zientzia kultura da eta kultura bizitza da" eta xehetasun gehiago ematen digu honako bideoan.
Egungo erronketako bat da emakumeek gure gizartearen aurrerapen zientifiko eta teknologikorako funtsezkoak diren jakintzaren arloetan egiten duten lana ikusezin bihurtzen duten gizarte-ohiturak gainditzea. Neska-mutilek aukera-berdintasunean ikasi eta lan egin ahal izan dezaten edozein diziplinatan, gizonak egon ohi diren arloetan emakumeek zer presentzia duten jakin behar du gure gizarteak, eta hori ikusarazi egin behar du. Emakumeak ari dira zientzietan, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan (STEM deitutakoak), eta beren ekarpena egiten dute eta egiten duten lanarekin disfrutatzen dute.
Egutegi honen helburua da gizarteari errealitate hori erakustea, eta etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...