Jakin-mina 2017-2018 hitzaldiak amaitzear

Jakin-mina 2017-2018 hitzaldiak amaitzear

Jakin-mina 2017-2018 50 hitzaldiz osatutako 10 zikloak martxoan amaituko dira. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan (Arrasate, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñean eta Tuteran) eskaintzen ari diren hitzaldietan parte hartzeko DBH 4. mailako 434 ikaslek eman zuten izena ikasturte hasieran.

Gazteek ikastetxeen bitartez ematen dute izena, hara iristen baita Jakiundek antolatutako egitasmoaren deialdia. Aukeran dauden zikloetatik bat hautatu eta zikloak eskaintzen dituen bost hitzaldietara etortzeko konpromezua hartzen dute ikasleek. Bost hitzaldietatik gutxienez lautan parte hartzen dutenek Jakin-mina ziurtagiria jasotzen dute.

Martxoan 10 zikloak amaituko dira honako hitzaldiekin:

- Martxoaren 2an, Donostia, Maitane Arnoso: Gizarte psikologia: giza-taldeek burua dute? (Donostia 1 zikloa), Carlos Santamaría Zentroa, UPV/EHU.

- Martxoaren 2a, Gasteiz, Inés Olaizola: Delincuencia de menores: ¿es la respuesta penal la más eficaz?, Lascaray ikerketa gunea, UPV/EHU.

- Martxoaren 9a, Bilbo, Mª Luz Guenaga: Programatzaile berrien portaera ezagutu datuen analisiaren bidez (Bizkaia 1 zikloa), La Comercial, Deustuko Unibertsitatea.

- Martxoaren 9a, Bilbo, Ibon Galarraga: Understanding the challenges of climate change (Bizkaia 2 zikloa), Bizkaia Aretoa, UPV/EHU.

- Martxoaren 9a, Bilbo, Josu Rekalde: ARTEA ETA TEKNOLOGIA. Denborarekin jolasten (Bizkaia 3 zikloa), Bizkaia Aretoa, UPV/EHU.

- Martxoaren 9a, Iruñea, Izaskun Berasategui: Gaztea naizenez edozer jan dezaket, UPNA/NUP.

- Martxoaren 16a, Tutera, Xana Belastegui: Biotechnology and Agriculture, a successful team, UPNA/NUP.

- Martxoaren 16a, Arrasate, Antonio Casado da Rocha: De letras y de ciencias o, todo lo contrario, Goi Eskola Politeknikoa, Mondragon Unibertsitatea.

- Martxoaren 16a, Donostia, Javier Ruiz Martínez: Las enfermedades neurodegenerativas: vivir más tiene un precio (Donostia 2 zikloa), Joxe Mari Korta Zentroa, UPV/EHU.

Martxoaren 16a, Donostia, JM Pitarke: Graphene (Donostia 3 zikloa), Nanogune.

JAKIN-MINA ZIURTAGIRI BANAKETA EKITALDIAK

Aurten Jakin-mina ziurtagiri banaketa ekitaldia Araban apirilaren 10ean izango da, eta ikasleek Igone Martínez de Luna Kultura Diputatuaren eskutik jasoko dute, goizeko 11:00etan, Arabako Foru Aldundian.

Bizkaian, maiatzaren 16an izango da ekitaldia, eta Lorea Bilbao Kultura Diputatuak banatuko ditu goizeko 11:00etan, Bizkaiko Jauregi Foralean.

Banaketa eta gero ikasleek Diputazioaren egoitzak bisitatu eta diputazioaren historia eta zereginen berri izaten dute.

Epe laburren zehaztuko dira Gipuzkoako eta Nafarroako ekitaldien datak.

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top