Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu du UPV-EHUk

Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu du UPV-EHUk

Víctor Gómez Pin filosofoa Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Iñaki Goirizelaia jaunak, ekainaren 12an, Carlos Santamaría zentroan, Donostiako Ibaeta campusean.

Akademiako jakitun osoaren eskertze hitzaldiak honako izenburua zuen: "Joniatarren Fisikaren eta XX. mendeko Fisikaren ondotik, Metafisikaren Jaiotza eta Pizkundea".

Víctor Gómez Pinek (Bartzelona, 1944) Filosofia ikasi zuen Sorbonan (Paris) eta bertan lortu zuen Doktore titulua ordena aristotelikoari buruzko tesi batekin. 1979tik 1993ra Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia irakasle izan zen, eta Katedraduna 1986az geroztik. Gaur egun Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filosofia Katedraduna da eta Epistemologia, Filosofia eta Matematikak eta Funtsezko Filosofia gaiak irakasten ditu bertan.

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top