Enrique Zuazua jakitunak 2021eko Zientzia alorreko DEIA Top Talent Saria eskuratu du bere ikertzaile ibilbide oparoaren ondorioz.
Enrique Zuazua (Eibar, Gipuzkoa, 1961) 2018ko Abenduan Alexander von Humboldt Professorship ikerketa-saria jaso zuen Friedrich-Alexander Universität Erlangen-Nürnberg (FAU) zentroan. Era berean, DeustoTech Laborategian ikerlari senior gorena eta Matematika Konputazionaleko Katedraren zuzendaria da, eta Europako Ikerketa Kontseiluaren (ERC) «DYCON: Dynamic Control» beka aurreratuko programaren bitartez finantzaturiko taldea zuzentzen du. Bestalde, Matematika Aplikatuko katedraduna da Madrileko Unibertsitate Autonomoan (UAM).
2008tik 2015era, ikerketa-irakasle gorena izan zen Ikerbasque Fundazioan, hain zuzen ere, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) erakundean –2008an sortu zuen zuzendari zientifiko gisa–.
Matematikan lizentziaduna da (sari berezia) EHUn, baita doktorea ere (sari berezia), unibertsitate berean (1987) eta Frantziako Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1988); 1987-1988 ikasturtean, irakasle atxikia izan zen EHUn. Ondoren, Azterketa Matematikoko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. 1990ean, Matematika Aplikatuko katedra lortu zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta 2001ean UAMera lekualdatu zen.
Hauek dira haren espezializazio-eremuak: Ekuazioak Deribatu Partzialetan, Sistemen Kontrola, eta Zenbakizko Azterketa, bai eta horiek I+G+Bko hainbat arlotan dituzten aplikazioak ere. Arlo horiei zeharka egin dizkien ekarpenek eragin zientifiko handia izan dute.
Euskadi Saria jaso zuen 2006an, Zientzia eta Teknologia modalitatean, eta Julio Rey Pastor Saria, 2007an, Matematikan eta Informazio eta Komunikazio Teknologietan. Duela gutxi, Alemanian, 2013ko Humboldt Ikerketa Saria eman diote; 2013-2014 ikasturteko bigarren seihilekoan Toulouseko Matematikako eta Informatikako Nazioarteko Zentroko (CIMI) bikaintasun-katedra jaso zuen, eta Frantziako Lorraineko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.
Berrehunetik gora artikulu argitaratu ditu eta haren lanak oihartzun nabarmena izan du: 2004an, ISI Institutuak (Thomson) «Highly Cited Researcher» (askotan aipatutako ikertzaile) gisa aintzatetsi zuen (h indizea: 33).
1990etik hona, Plan Nazionalak (gaur egungo MINECO) modu jarraituan finantzatu du haren lantaldea; horrez gainera, gaur egun, Ikerkuntzako Europar Kontseiluaren NUMERIWAVES diru-laguntza aurreratua ere eskura du haren lantaldeak (1.6 milioi euro, 2010-2016 aldian).
Irakasle bisitari gisa jardun du, honako erakunde hauetan: New Yorkeko Courant Institutuan eta Minnesotako eta Rice-ko unibertsitateetan (AEB); Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean; Cambridge-ko Isaac Newton Institutuan; Pierre et Marie Curie Unibertsitatean, bai eta Paris-Sud, Versailles, Orleans, Toulous eta Nizako Unibertsitateetan eta Parisko Eskola Politeknikoan ere.
ESAIM: COCV aldizkariaren editoreburua da, eta argitaratze-batzordeko kidea, eragin eta ospe handiko beste aldizkari batzuetan. Era berean, hainbat Zentro eta Agentziatako zientzia-batzordeetan parte hartzen du: aipatzekoa da, besteren artean, IMU Circleko kide dela; orobat, garabidean dauden herrialdeetan Matematikak bultzatzen dituen Matematika Puru eta Aplikatuen Nazioarteko Zentroko (CIMPA) presidentea ere.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...