Teresa Catalán jakitunari omenaldia Madrilen

Teresa Catalán jakitunari omenaldia Madrilen

Teresa Catalán musikagile nafarra apirilaren 4an omendu dute Madrilgo Conde Duque zentroan "Ellas Crean" zikloaren baitan.

2017an Musika Sari Nazionala jaso zuen akademialariaren omenezko ekitaldia 18:00etan hasizen "Teresa Catalán, compositora. Ética y Estética" dokumentalarekin. Mahai inguru batek jarraituko zion dokumentalari eta bertan hartu zuten parte Carme Fernández Vidal, musikagile eta Zientzia Historikoetan eta Arteen Teorian doktoreak; Patxi Larrañaga, kultura gestore, kritikari eta arkitektuak; eta Pilar Ríus, gitarra-jotzaile eta Emakumeak Musikan Elkarteko presidenteak.

Eztabaida-solasaldia eta gero, 20:00etan, Teresa Catalánen obrak eskaini zituzten kontzertuan Marta Knörr mezzosopranoak eta Mario Prisuelos pianojoleak, egitaraua hauxe izan zelarik:

Elegía nº 3 (2007) – 7’
Juguetes rotos (1995) – 9’
La danza del gozo vermell (2013) – 8’
Esparzas (2010), ahotsa eta pianorentzat– 5’
Hom fora seny [Zentzutasunik gabeko gizona] (2000), ahotsa eta pianoarentzat– 8’

Omenaldia Madrilgo Conde Duque Zentroaren Ellas Crean Jaialdiaren baitan antolatu zen. Nuria Ruiz de Viñaspreren albistea: http://ellascrean.com/oximoron-musical/

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top