José Luis de la Cuesta Peruko Unibertsitate Autonomoko Honoris Causa doktore

José Luis de la Cuesta Peruko Unibertsitate Autonomoko Honoris Causa doktore

Peruko Unibertsitate Autonomoak Honoris Causa doktore izendatu du José Luis de la Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zuzenbide penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria. José Carlos Anicama Gómez jauna, unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko dekanoa izan zen 2020ko uztailaren 1ean egindako kargu hartze ekitaldiko aitabitxia. Ekitaldia urrunekoa izan zen, COVID-19 pandemiaren ondorioz. 

Goi-mailako aitortza honi eskerrak emateko garaian, lehenik eta behin, herrialdearekin duen harremana azpimarratu zuen José Luis de la Cuestak, bere osaba zahar Timoteo de Ibarluzea gogora ekarriz, XX. mendeko 30. hamarkadan San Bizente Pauleko kide zelarik, kongragazioaren Peruko probintziaren fundatzailetako bat izan baitzen. Jarraian, bere formakuntza akademikoan, ikerketan eta bere bizitzan orohar eragina izan zuten maisuak aipatu zituen, besteak beste, Antonio Beristain, Kriminologiaren Euskal Institutuko sortzailea, Reynald Ottenhof irakaslea, eta Hans-Heinrich Jescheck, Freiburg-eko Max Planck Institutuko zuzendaria eta José Luis de la Cuesta 80. hamarkadan Alemaniara lehendabiziko aldiz iritsi zen garaian, Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko lehendakari zena. 

Oroitzapenen ondoren, Honoris Causa doktore izendatu berriak honako hitzaldia eskaini zuen: “Responsabilidad penal de las personas jurídicas en el Derecho penal español”.

José Luis de la Cuesta Zuzenbide penaleko Nazioarteko Elkarteko ohorezko lehendakaria da, JAKIUNDEKO kide hautetsia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide numerarioa. Zuzenbide Publiko Konparatuaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen Max-Planck Institututuko (Freiburg, Alemania) batzorde zientifiko aholkulariaren kide da, baita Instituto Superiore Internazionale di Scienze Criminali (Siracusa, Italia) erakundeko administrazio kontseiluko kide ere. Horrez gain, Nazioarteko Kriminologia Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide da eta Terrorismoaren Biktimen Parte-hartzerako Euskal Kontseiluaren lehendakaria da.

Jaso dituen sarien artean azpimarratu daitezke Ikerkuntza Euskadi Saria Gizarte-Zientzien eta Humanitateen modalitatean (2009), eta Peruko Unibertsitate Autonomoaren izendapenaren aurretik jasotako Alexandru Ioan Cuza de Iasi Unibertsitateko (Rumania) eta Huanucoko Unibertsitateko (Peru) Honoris Causa doktore izendapenak.

Iturria: UPV/EHU

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top