Juan Colmenerok "Walter Hälg 2017" saria eskuratu du

Juan Colmenerok "Walter Hälg 2017" saria eskuratu du

"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien sakabanatzean eragin zientifikoa edota teknikoa izango duena saritzen du ENSAK 1999az geroztik, Europako zientzialari bati bi urtetik behin sara eskainiz.

Espainiako zientzialari batek saria lortzen duen lehenengo aldia da. Sari-banatze ekitaldia uztaila hasieran izango da, Hego Korean egingo den "International Conference of Neutron Scattering 2017" topaketaren baitan.

Colmenero jauna Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Polimeroak eta Solido ez Kristalinoak Ikerketa Taldearen burua eta Donostia International Physics Center Fundazioko presidenteordea.

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top