Javier Tejada jakitunak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du

Javier Tejada jakitunak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du

Javier Tejada Palacios jakitun nafarrak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du, erakunde horrek eta eta BBVA Fundazioak antolatzen dituzten "Fisika Sariak" egitasmoren baitan. Bi erakundeek fisikako lan esanguratsuenen artean egiten dute urtero sarietarako aukeraketa.

Javier Tejada jakituna Egoera solidoaren fisikako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta magnetismo kuantikoaren alorrean egindako oinarrizko aurkikuntzengatik saritu dute “materiaren ezaugarri magnetikoei buruzko funtsezko ezagutzan erabateko eragina izan dutelako bere oinarrizko aurkikuntzek", RSEFren (Real Sociedad Española de Física) esanetan.

Saria banatu duten bi erakundeen arabera, jakitun nafarrak "ikerkuntza alor berri bat zabaldu duten fenomeno kuantikoak aurkitu ditu, eta hogei bat patente eragin dituzte aurkikuntza horiek arlo ugarietan, hala nola, biomedikuntzan edota artearen ikerkuntzan." Tejada jaunak "magnetismoan aurkitutako tunel efektoa fisika modernoaren mugarrien artean kokatzen da, memoria magnetikoen metatze dentsitatearen muga ezartzen du, eta ordenadore kuantikoen garapenerako pauso bat dira".

Argazkia: Ana Portnoy

http://www.jakiunde.eus/nc/eu/jakitunak/m/?mid=6&n=Tejada-Palacios-Javier

https://rsef.es/images/Fisica/NdP_Premios_fisica_resolucion_22.01.2016.pdf

 

 

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top