AZAROA, JAKIUNDE 2022: LOURDES BASABE-DESMONTS

AZAROA, JAKIUNDE 2022: LOURDES BASABE-DESMONTS

Lourdes Basabe Desmonts, UPV/EHUKO irakasle ikertzailea, eta Mikrofluidika eta Biomika Klusterreko zuzendaria Jakiundeko 2022 egutegiko azaroko protagonista da. Bere lana zertan datzan azaltzen du hHonako bideoan.

Lourdes Basabe Jakiundeko kide urgazle gaztea da eta esperientzia handia du nazioartean, Kimika ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Kimika Supramolekularrean eta Nanteknologian doktoretza egin zuen Holandako Twente Unibertsitatean, eta doktorego ondoko lana Irlandako Dublin Unibertsitatean (DCU) egin zuen. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Berkeleyko Unibertsitatean (AEB), Aucklandeko Unibertsitatean (Zeelanda Berria) eta Singapurreko Unibertsitate Nazionalean.

Ikerketaren transferentzia eta merkaturatzearekin lotutako hainbat sari jaso ditu, baita zientzian diharduten emakumeentzako L 'Óreal UNESCO fundazioaren laguntza ospetsua ere. Gaur egun, zuzentzen duen taldeak mikrofluidikan eta materialen zientzian oinarritutako plataforma analitikoak garatzen ditu mikrofabrikazioaren bidez. 7 patenteren egilea da, eta bi start up-en aholkularitza-kontseiluko kidea: INDICATE Solutions eta BioDTEK. Halaber, Europako Batzorderako eta La Caixa fundaziorako nazioarteko proiektuen ebaluatzaile gisa lan egiten du.

Lourdes Basabe Akademiako kide urgazle gaztea da 2016tik.

 

 

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top