Urriaren 8an, larunbatez, Natura ordena eta hiriko legea jardunaldia Pasai Donibaneko Santa Ana baselizan egingo da Erronkak/Desafíos DSS2016 baitan.
Víctor Gómez Pin filosofo eta Jakiundeko kideak koordinatutako jardunaldiak hiriaren antolamendua sortzeko unean betekizun ekologikoa kontuan hartzeko elementua denez, lege sozialaren eta behar naturalaren arteko loturak muga non duen aztertu nahi du, guztioi dagokigun arazoa baita.
Jardunaldia publikoa da, baina Santa Ana baselizan lekuak mugatuak direnez aurrez izena eman behar da hemen.
EGITARAUA:
11:00-13:30: Mahai ingurua
16:00-19:00: Mahai ingurua
19:00: Kontzertua, Itsasoa eta maitasuna - Mar y amor, KANTUZ taldea
------------------------------------------------------------
Goizeko mahaiko parte hartzaileak:
Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.
Genetista, bere ikerketek egin dute ezagun, batik bat, erloju molekularrari buruz egindakoak, Trypanosoma cruzi gaixotasunaren ugalketari buruzkoak (16-18 milioi pertsona artean jasaten duten Hego Amerikako gaitz endemikoa), eta Plasmodiuma, urtean 400 milioi pertsona kaltetu eta milioi bat hiltzen dituen malariaren agentearen eboluzioari buruzkoak. Hainbat elkarte garrantzitsuetako kide da, hala nola: AEBetako Zientzien Akademia, Arte eta Zientzien Akademia Amerikarra, eta American Philosophical Society. Bill Clinton AEBetako presidentearen aholkulari zientifikoa, eta Science aldizkaria argitaratzen duen Zientziaren Aurrerabiderako Elkarte Estatubatuarraren presidente izan da (American Association for the Advancement of Science). Templeton Saria eskuratu du (2010), besteak beste.
Jakiundeko lehendakariordea, Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioko ikertzailea, UPV/EHUra adskribatua, eta CSIC-eko Filosofia Institutuko Unibertsitate katedratikoa eszedentzian. International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kidea, eta Sociedad Española Leibniz erakundeko lehendakariordea. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016) eta Euskadi Ikerkuntza Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean (1997). Bere idazlanengatik, berriz, honakoak eskuratu ditu: Saiakera Sari Nazionala (2000) Los Señores del Aire liburuagatik, eta Anagrama Saiakera Saria (1995) Tecnópolis lanagatik.
Valentziako Unibertsitateko Cavanilles Biodibertsitate eta Biologia Ebolutibo Institutuko Genetika katedraduna, Valentziako Gobernuaren Osasun Publikoko Goi-mailako Ikerketa Zentroko zuzendaria (CSISP-FISABIO). American Association for the Advancement of Science erakundeko kidea (1998), hainbat sariren jabe da, aipagarrienak: Genetika Sari Nazionala (2012), Valentziako Gobernuaren Diploma ikerketa biomedikoan erakutsitako bikaintasunagatik (2010), Diario Médico Saria (2006), eta Ikerketa Zientifikoko Bartzelona Hiria Saria (1996).
Arratsaldeko mahaiko parte hartzaileak:
Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.
Gidoilaria eta zinema zuzendaria, honako pelikulen gidoiak idatzi ditu: Baton Rouge (1988), A solas contigo (1990), Demasiado corazón (1990), Belmonte (1994) y Al límite (1997). Zuzendu zuen lehenengo filmeak, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995) lanak, bi Goya eman zizkion: zuzendari berri onenari eta gidoi original onenari. Ondoren idatzi eta zuzendu ditu Sin noticias de Dios (2001), Alatriste (2006), Solo quiero caminar (2008) eta Oro (2016).
Jakiundeko kidea, Pritzker sariaren jabe izateaz gain, Medalla de Oro al Mérito en las Bellas Artes (Espainia), Arnold W. Brunner Memorial Prize (AEB), Vianako Printzea Saria (Nafarroa), Schock Saria (Suedia), Veneziako Arkitektura Eskolako Laura ad Honorem, Frantziako Arkitektura Eskolako Urrezko Domina, Arkitektoen Nazioarteko Elkargoaren Urrezko Domina, Feltrinelli Saria, Mier van der Rohe Saria, eta Príncipe de Asturias de las Artes sariak ditu.
Teresa del Valle jakituna Granadako Unibertsitateko El Intelectual y su Memoria zikloan parte hartzeko hautatu dute 2017an. Zikloa joan den mendeko 80. hamarkadan hasi zuen unibertsitateak, intelektual ospetsuei beraien...
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...