Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian.
Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko erretorea; Itziar Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria; Juan Ignacio Pérez Iglesias, Pello Salaburu eta Gregorio Monreal Cía UPV/EHUko errektore ohiak eta Cristina Garmendia eta Elena Salgado ministro ohiak.
Etxenikek bere hitzaldian nabarmendu du “sari honek partaide naizen erakundearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen, bikaintasuna saritzen du”. Gainera, esker bereziak eman dizkie taldeari, ikertzaileei eta ikasleei. “Pertsona-talde horri guztiari nire esker onak eman nahi dizkiet, elkarrekin eraiki dugunarengatik” bukatu du.
Antonio Hernando Grande irakaslea izan du laguntzaile ekitaldian, eta laudatioan adierazi du “gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatea nazioarteko zientzia-bikaintasunaren mapan dagoela Pedro Miguel Etxenike bezalako pertsonei esker. Izan ere, materia kondentsatuaren fisikaren hainbat arazo landu ditu distira osoz. Hori bera adierazten dute, hain zuzen, bere lanaren inguruko hamahiru mila erreferentzia baino gehiagok, Physical Review-etan argitaratutako berrehun lan baino gehiagok, horietako berrogeita bost baino gehiago Physical Reviw Letters izan dira, eta Science eta Nature aldizkarietan argitaratutako lanek".
Teresa del Valle jakituna Granadako Unibertsitateko El Intelectual y su Memoria zikloan parte hartzeko hautatu dute 2017an. Zikloa joan den mendeko 80. hamarkadan hasi zuen unibertsitateak, intelektual ospetsuei beraien...
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...