Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Teknologian Honoris Causa doktore izendatu du Finlandiako Aalto Unibertsitateak, zientzia, teknologia, eta gizarte arloetako beste 10 pertsona ospetsuekin batera. Orain dela 80 urte hasi zen sari hauek banatzen Aalto Teknologia Eskola, eta bi urtean behin ematen ditu izen handiko zientzialarien eta teknologoen ibilbide profesionala nabarmentzeko.
Izendapenean Etxenike jaunaren lana azpimarratu dute, bai arlo zientifikoan, baita kultura arloan ere. Batez ere, azken hiru hamarkadetan ikerkuntza zientifiko eta teknologiko arloetan Aalto Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza bultzatzeagatik.
Etxenike jauna oso pozik dago jasotako sariarekin, batez ere UPV/EHUren lan zientifikoaren aitortza egiten duelako eta abangoardiako oinarrizko ikerkuntzak duen potentzial teknologikoa onartzen duelako.
Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko Errektorearen iritziz, “gure komunitate akademikoko kide batek Honoris Causa doktorego bat jasotzea beti da pozgarri, baina oraingo honetan ezaugarri bereziak ditu. Aalto Unibertsitateak eta UPV/EHUk lankidetza estua dute eta UPV/EHUk bultzatzen duen nazioarteratze prozesuaren adibide bikaina da partaidetza hori. Garrantzitsua da, halaber, izendapena teknologiaren arloaren baitan izatea, eta Pedro Miguel Etxenike bezalako ikertzaile batek jasotzea, gure ikerlarien artean ospetsuenetakoa delako nazioarte mailan, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin loturik dagoelako bere ibilbide akademiko osoa”.
Aalto Unibertsitatea mundu mailako bost "rising stars", hau da, goranzko izarretako bat da Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeak munduko 200 unibertsitate onenak aztertzeko orain dela gutxi argitaratutako lan baten arabera. Unibertsitate finlandiarra, enpresa-sorkuntza eta kultura ekintzailea bultzatzeagatik nabarmentzen da besteak beste.
Aalto Unibertsitatea 2010ean sortu zen izen horrekin, Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa, Helsinkiko Ekonomia Eskola eta Helsinkiko Arte eta Diseinu Unibertsitatea batu eta gero. Hiruetatik zaharrena, 1849. urtean sortua, Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa da, hain zuzen ere UPV/EHUko katedradunari, eta DIPC eta CIC nanoGUNEko presidenteari Doctor Honoris Causa tituloa eman diona. Aalto Unibertsitateko doktore berrien eta Doctor Honoris Causa sarien banaketa ekitaldia urriaren 7an ospatuko da Helsinkin.
Teresa del Valle jakituna Granadako Unibertsitateko El Intelectual y su Memoria zikloan parte hartzeko hautatu dute 2017an. Zikloa joan den mendeko 80. hamarkadan hasi zuen unibertsitateak, intelektual ospetsuei beraien...
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...