Ana Zubiaga, UPV/EHUko Genetika Saileko katedraduna da iraileko protragonista Jakiunde 2022 egutegian. Osorik bideo honetan entzun daitekeen bertsoa aukeratu du Anak zientziaz eta bizitzaz hitz egiteko:
"Umetan nire lagunak ziren
kirikolatz zein ahari,
Natura maitatzen nuen eta hura zen nire gidari.
Orain zelulak eta geneak
gustura ikertzen ari.
Zalantza gabe, asko dio zor
baserriko munduari."
Zientzialaria eta bertsolaria, Ana María Zubiaga Elordieta Zientzia Biologikoetan lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Fakultatean (1981), eta unibertsitate berean doktoratu (1986).
EHUn garatu zuen doktoretza-aurreko bere ikerketa-ibilbidea, eta Tufts-eko eta Harvard-eko unibertsitateetan doktoretza-ondokoa (1986-1994), non minbiziaren garapenarekin zerikusia duten geneen erregulazioaren ikerketan espezializatu zen. 1995ean EHUko irakasle gisa hasi zen lanean.
Bere ikerketa-eremua Biologia eta Minbiziaren Genetika biltzen diren eremua da. Diseinu esperimentalen barruan daude eredu zelularren eta biologia molekular klasikoaren konbinazioa, hurbilketa genomikoak eta proteomikoak eta animalien eredu genetikoak.
Ana Zubiaga Eusko Jaurlaritzak finantzatzen duen ikerketa-talde sendo bateko burua da 2001etik; talde hori irakasleek, doktoretza-aurreko eta -ondoko ikertzaileek eta Ikerbasqueko ikertzaileek osatuta dago. Taldeak bere ekarpenak egin ditu zenbait argitalpen garrantzitsuren bidez (Cell, Immunity, J Clin Invest, Nucleic Acids Res), non E2F faktoreen funtzio fisiologikoak eta patologikoak deskribatu dituzten, eta haien transkripzio-jardueraren eta minbizian eta ehunen degenerazioan duten inplikazioaren azpian dauden mekanismoak zehatz-mehatz analizatu. Taldeak modu aktiboan lan egiten du zenbait ikerketa-talderekin, estatukoak (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) zein nazioartekoak (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornia-San Diegoko Unibertsitatea).
Hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu, biologia molekularraren eta genetikaren eremuan eragin handia duten aldizkarietan gehienak, eta 3.900 aipu baino gehiago izan ditu. Hamazazpi doktore-tesi zuzendu ditu, eta master amaierako 27 lan baino gehiago.
UPV/EHUn izan dituen edo gaur egun dituen ardura instituzionalei dagokienez, hauek dira aipatzekoak: Animalien Ongizaterako Etika Batzordeko kidea (2009-2014), Ikerketa Batzordeko kidea ((2006-2009) eta Graduondoko Batzordeko kidea (2013-2014); Genetika Molekularreko Doktoretza Programako koordinatzailea (2005-2010) eta Biologia Molekular eta Biomedikuntzako Masterreko koordinatzailea (2008-2014); Biomedikuntza Molekularreko Ikerketa Unitate eta Formakuntzako zuzendaria eta Genomikako zerbitzu orokorreko aholkularia (2003tik).
Aditu gisa, honako lan hauek izan ditu: Ebaluazio eta Prospektibaren Espainiako Agentziako koordinatzailearen laguntzaile: Biologia Zelular eta Molekularreko eta Genetikako Arloa (2005-2008) eta Biomedikuntzako Arloa (2015-2018); berariazko ikuskatzaile estatuko eta nazioarteko zenbait programaren Ebaluazio Batzordeetan, ikuskatzaile nazioarteko zientzia-aldizkarietan eta Genes aldizkariko argitaratzaile gonbidatu (2018-2019).
Ana Zubiaga 2018an izendute zuten Jakiundeko kide.
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...