Teresa Catalánek Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso

Teresa Catalánek Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso

Teresa Catalán konpositoreak 2021eko Arte Ederren Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen abenduaren 1ean, Tenerifeko Santa Cruzen egindako ekitaldian.


Sariarekin Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol Ministerioak 33 pertsona eta erakunde ospetsu aintzatetsi ditu, arte- eta kultura-sorkuntzaren arloan nabarmendu direnak edo artea eta kultura sustatu, garatu edo zabaltzeko edo arte-ondarea kontserbatzeko zerbitzu garrantzitsuak eman dituztenak.

2022a sarietan emankorra izan da Teresa Catalán nafar akademikoarentzat, Eusko Ikaskuntza Saria jaso baitu aurten. Iaz, Vianako Printzearen saria eman zion Nafarroako Gobernuak.

Ekitaldia Youtuben.



 

 

190 -tik 210 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top