Teresa Catalán eta Jon Maya jakitunek 2017ko Sari Nazionalak jaso dituzte, 2019ko martxoaren 19an egin den ekitaldian.
Teresa Catalán konpositore nafarra Jakiundeko kide hautetsia da eta 2017ko Musika Sari Nazionala eskuratu zuen Konposizio modalitatean. Jon Maya Jakiundeko kide urgazle gaztea da, eta Kukai Dantza taldeko dantzari, koreografo eta zuzendaria da. Kukai Dantzak 2017ko Dantza Sarin Nazionala Sorkuntza modalitatean eskuratu zuen.
Teresa Catalanek "konpositore nabarmena eta Madrilgo Goi-mailako Erret Kontserbatorioan Konposizio eta Instrumentazio Katedraduna izateagatik. 2011. urtean "Encomienda de la Orden al Mérito Civil" delakoa jaso zuen eta egun Nafarroako Gobernuko Kultura Kontseiluko eta Kadizeko Jaialdiko "Papeles" aldizkariko erredakzio kontseiluko kide da.
Genero ia guztiak barneratzen ditu bere lanak, ganbera-musikako eta pianorako obrak azpimarratu daitezkeelarik. Talde-lanean ere aritua da, Iruñeko Taldearen El rapto de Europa (1987) obran, esaterako. Tarazonako Kontserbatorioko zuzendari izan zen, Konposizio, Instrumentazio eta Musika formen katedraduna, eta Zaragozako Goi-mailako Kontserbatorioko zuzendariordea, eta Illes Balearseko Goi-mailako Kontserbatorioko irakasle gonbidatua eta elkartua."
Jon Maya, Jakiundeko kide urgazle gazteari dagokionez, sariak Kukai Dantzari buruz azpimarratzen du "Errenterian (Gipuzkoa) jaio eta bizi dela eta Jon Maya dantzari eta koreografoak sustatu zuela taldearen sorrera 2001ean. Kukaik lan garaikideak sortzen ditu, euskal dantza tradizionala oinarritzat hartuz, eta beste hizkuntza artistikoekin eta dantza estiloekin topaketak bultzatuz.
Taldeak jaso dituen sari ugarien artean azpimarragarria da 2017ko Dantza Ikuskizun Onenari eskainitako MAX saria, 2017ko eta 2015eko Dantzari-zerrendari MAX Saria, Umore Azoka Leioa 2016 Ohorezko Saria, 2016ko eta 2014ko Hueskako Antzerki eta Dantza Azokako Dantza Ikuskizun onenari saria, Valladolideko Artes de Calle jaialdiko Aipamen Berezia eta Donostia Antzerki Sariak 2003an."
"¿Qué relación hay entre la violencia y los trastornos mentales?", uztailak 17-18. "Violencia masiva, fosas comunes y derechos humanos. Perspectivas desde las ciencias forenses y sociales", irailak 13-15.
José Luis Larrea jakitunak doktoregoa eskuratu du Deustuko Unibertsitatean, honako tesiarekin: "Contribución de los procesos de generación de conocimiento transformador a la misión de la Universidad. Aprendizajes desde...
José Luis de la Cuesta jakituna Honoris Causa doktore izendatu du Peruko Huanuko Unibertsitateak, ekainaren 23an egindako ekitaldian. De la Cuesta jauna Zuzenbide Penaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta...
Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Markel Olano jaunak, "Jakin-mina 2016-2017" egitasmoko itxiera hitzaldia, Etorkizuna eraikiz, eskaini zien ikasturte honetako saioan parte hartu duten 4. DBHko ikasleei,...
"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien...
Hainbat jakitunek sariak irabazi dituztela ospatzen ari da egunotan Akademia. Berriki, ekainaren 5ean, Jon Maya Sein dantzari, koreografo eta jakitun urgazle gazteak zuzentzen duen Kukai Dantza Taldeak 2017ko...
Maiatzaren 26a Bizkaiko Foru Jauregia, Bilbo
Maiatzaren 23a Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoa, Iruñea
Erronkak 2017 Tutera Maiatzaren 23a, Centro Castel Ruiz kultur etxea, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Maiatzaren 19a, STM-San Telmo Museoa, 19:00etan Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloa STM-San Telmo Museoa Maiatzaren 17an, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Maiatzaren 8a Arabako Foru Jauregia Vitoria-Gasteiz
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala" Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19an, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
"Memoria, trauma eta identitate pertsonala", Jakiundek eta STM-San Telmo Museoak antolatutako hitzaldi zikloa. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 19, STMko ekitaldi aretoa, 19:00etan. Sarrera doan lekuak bete arte.
Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatutako hitzaldi zikloak iraganeko bizipen traumatikoek bizipen horiek jasan zituen pertsonaren egungo izaeran duten eragina...
Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an. Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko...
Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek...
Jakiundek antolatutako Gatazka karlistaren paisaiak eta oroimenak jardunaldiak harrera beroa izan zuen martxoaren 28an, Lizarrako Karlismoaren Museoan. UPV-EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedraren eta...
Rafael Moneo jakitunak Balear Uharteetako Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Sebastià de les Illes Balears erakundeko ohorezko domina jaso du. Bere goi mailako lanak duen nazioarteko garrantziagatik, arkitekturaren...
José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela. Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford...
Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Nafarroako Ohorezko Domina, Foru Erkidegoko saririk garrantzitsuena jaso zuen abenduaren 3an, Uxe Barkosen eskutik. Nafarroako lehendakariak Isaban jaiotako fisikariaz azpimarratu zuen...