Jakiunderen 10. urteurrena eta irudi berriaren aurkezpena Chillida Lekun

Jakiunderen 10. urteurrena eta irudi berriaren aurkezpena Chillida Lekun

Jakiundek Akademiaren sorreraren 10. urteurrena eta bere irudi berriaren aurkezpena ospatu zituen Chillida Lekun, apirilaren 19an, udaberriko Bilkuraren bezperan.

Jakiundek epe berri bat zabaldu du, gizarteari zabaldutako prozesuari ekinez. Hala, Akademiaren lana jendarten ezagutarazteko ekimenak diseinatzeko asmoa du. Saiakera horretan lagungarri izango zaio bere irudi berria definitu izana, Akademiaren izaerari ikasgarritasuna eman diezaion.

Hasierako 10 urtetan Jakiunderen irudiak Eusko Ikaskuntzaren irudiarekin bat egin du, bere baitan sortu baitzuen Eusko Ikaskuntzak Jakiunde, Eusko Jaurlaritzaren eskakizun jarraituz. Hala eta guztiz ere, Jakiunde erakunde independentea denez geroztik, beharrezkoa egin zaio irudi propio bat aurkitzea, eta hori dela eta, garai berri honetarako Eduardo Chillidak sortutako irudia aukeratu du.

Akademiaren hastapenei eta lehen urteei buruz hitz egin zuen ekitaldian Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak, Akademiako lehenengo lehendakaria izan zenez gero. 

Jakiundek bere esku zabaltasuna eskertu zion Chillida familiari, Akademiari Eduardo Chillidak 1978an sortutako marrazkia eskaintzeagatik. Tinta txinatarrean egindako tamaina txikiko marrazkiak ez du titulurik eta ez dagokio artistaren sail edo lan zehatz bati ere.

Aurkezpenean Jesus Mari Lazkano jakitunak adierazi zuenez, logo berri honekin Jakiundek denok bereahala ezagutzen dugun irudia bereganatu du. Irudi honek, batetik, gure lurraldearekin batu egiten gaitu eta, era berean, etorkizunerantz begira jartzen gaitu. Eduardo Chillidaren sakontasun estetikoak zeinu abstraktu baten bitartez eduki zehatz, ezaguna eta esanahi ugaritara irekia transmititzeko gaitasuna du. Chillidak berezkoa duen mundu estetiko horrekin bat egiten baitu Jakiundek, hark adierazten duen seriotasuna, sakontasun intelektuala, konpromezua, koherentzia, irekitasuna, komunikazioa, konplexutasuna, dinamismoa eta imajinazioarekin.

Amaitzeko, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko egungo lehendakariak Akademiaren hamar urteen errepasoa egin zuen, irudien bitartez hainbat jarduera gogoratu eta zendutako jakitunak ere, Xabier Lete, Jean Haritschelhar, José Ramón Recalde eta José Guimón, gogora ekarriz.

Artxiboak:
Entrevista_Jesus_Ugalde_21_de_abril_DV_01.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top