Jakiunderen Bilkura Bergaran azaroaren 24an

Jakiunderen Bilkura Bergaran azaroaren 24an

Azaroaren 24an Jakiundek udazkeneko Osoko Bilkura egin zuen Bergarako Olaso Dorrean.

Jakitunek hiru akademialari berri hautatu zituzten Bilkuran: Humbeto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) Konputazio Zentzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna eta Adimen Artifizialeko eta Arrazonamendu Hurbilduko Ikerketa taldeko ikertzaile Nagusia eta Nottinghameko Unibertsitateko ohorezko irakaslea; Ander Gurrutxaga, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Soziologia katedraduna eta Aldaketa, Konplexutasuna eta eta Berrikuntza-INNOLAB bikaintasun taldeko ikertzaile Nagusia; eta Helena Matute, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Katedraduna eta Psikologia Esperimentaleko Laborategiko zuzendaria.

Era berean, Julio Lafuente eta Iñaki Goirizelaia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (UPNA/NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore ohiek, hurrenez hurren, jakitun kargua hartu zuten.

Bezperan, Arantzazuko foroan elkartu ziren Akademiako kideak, Pedro Miguel Etxenike Jakiundeko Ohorezko Presidenteak Zientzia eta Edertasuna izeneko hitzaldia eskaini zuelarik. Ondoren, José Luis Larrea jakitunak gidatuta, etorkizunean Akademiak bete beharreko eginkizunei buruz eztabaidatu zuten kideek, Jakiundek 10 urte bete dituen honetan.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top