Enrique Zuazua matematikariak Humboldt Ikerketa Saria irabazi du

Enrique Zuazua matematikariak Humboldt Ikerketa Saria irabazi du

Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin duten ikerlariei eta 60.000€-ko diru saria du.

Jakintza alor jakin batean eragin handiko aurkikuntzak, teoria berriak edota hausnarketa sakonak eragin dituzten akademikoei eskaintzen zaie saria. Irabazleek beren aukerako ikerketa lanetan parte hartzeko egokiera izaten dute, ikerle alemaniarrekin batera, nazioarteko elkarlan zientifikoa bultzea baita sariaren helburua. 

1975an sortu zirenetik, Alexander von Humboldt Fundazioaren babes jardueren oinarri izan dira Humboldt Ikerketa Sariak.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/03/03/sociedad/dos-investigadores-con-amplio-reconocimiento-internacional

http://www.bcamath.org/

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top