Solasaldiak Iruñean: Pandemiak erakutsi diguna

Solasaldiak Iruñean: Pandemiak erakutsi diguna

Jakiundek "Pandemiak erakutsi diguna" solasaldiak antolatu ditu urriaren 21ean eta 22an, ostegunez eta ostiralez, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Museoan, Iruñean.

Osteguneko mahaikideak:

- Imma Aguilar Nàcher, FECYT-Espainiko Zientzia eta Teknologiarako Fundazioko zuzendaria.

- Itziar Alkorta Idiakez, bioetika ikerketa lerro nagusi duen UPV/EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea, UIK-Udako Ikastaroen zuzendaria eta Jakiundeko kidea.

- Ignacio López Goñi, Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedraduna eta Zientzia Museoko zuzendaria.

Ostiraleko mahakideak:

- Adela Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua, Espainiko Konstituzio Auzitegiko magistratua (2011-2017) eta Estatu Kontseiluko kide iraunkorra

- Antonio Moreno Ibáñez, Nafarroako UnibertsitatekoEkonomia eta Finantza alorreko katedraduna.

- Isabel Sola, Bioteknologiako zentro nazionaleko ikertzailea da (CSIC-UAM) eta jaso berria du Karlos III.aren Gurutzea.

Iciar Astiasaran, Jakiundeko lehendakariordea, Nafarroako Unibertsitateko Bromatologia eta Nutrizio katedraduna eta Ikerketa Errektoreordea izango da solasaldien moderatzailea.

Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: bost milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean,
emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta  denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu. Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena. Eta horretarako, Jakiundek, diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko ditu. Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutzaesferatatik abiatuta ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu. Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun bi saioetan.

Gure gizarteak bizi izan duen muturreko ziurgabetasun egoeran indarrean zein mekanismo egon diren aztertuko dituzte mahaikideek, eta etorkizunean sor daitezkeen beste ziurgabetasun egoerei aurre egiteko bizitakoa baliagarria izango ote zaigun adieraziko digute.

Artxiboak:
Coloquios._Lo_que_nos_ha_ensenado_la_pandemia_02.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top