José Guimón psikiatra ospetsua zendu da

José Guimón psikiatra ospetsua zendu da

José Guimón Ugartechea jakituna abenduaren 5ean zendu zen Bilbon, 73 urte zituela.

Jakiundeko kidea UPV/EHUko Psikiatria katedraduna zen. Medikuntza ikasi zuen Bartzelonan, eta Genevan eta New Yorken espezializatu zen, Ford eta Fullbright bekei esker. Unibertsitate ugaritan jardun zuen: irakasle laguntzaile izan zen New Yorkeko Unibertsitatean, eta katedradun Genevako Unibertsitatean, eta ondoren ohorezko irakasle izan zen bertan.

Honako ildoak ikertu zituen: seinaleen errezeptoreak depresioan eta eskizofrenian, jarrerak osasun mentalean, eta psikoterapien ebaluazioa.

Albistea El Correo eta Deian.

Artxiboak:
In_Memoriam_J._Guimon_01.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top