Maria Jesus Esteban London Mathematical Society erakundeko ohorezko kide

Maria Jesus Esteban London Mathematical Society erakundeko ohorezko kide

Maria Jesus Esteban London Mathematical Society (LMS) erakundeko ohorezko kide izendatu dute. Jakiundeko kidea Frantziako CNRS (Centre National de Recherche Scientifique) eta University Paris-Dauphineko ikertzaile eta irakaslea da. 

Londoneko Matematika Elkarteak adierazi du Maria Jesus Esteban matematikari bikaina dela eta ekarpen apartak egin dizkiola, batetik, ekuazio diferentzial partzial ez- linealen teoriari eta, bestetik, metodo ez bariazionalen erabilerari, mekanika kuantiko erlatibistan nahiz kimika kuantikoan.

LMS erakundea 1865ean sortu zen ezagutza matematikoa sustatzeko eta zabaltzeko, bai Erresuma Batuan eta bai nazioartean.

 

 

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top