Perspectivas. Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala

Perspectivas. Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala

Demokrazia finkatuen konkistak dira konfrontazio ideologiko askea, giza eskubideak errespetatzen dituzten alderdien estrategien hedapena, eta elkarbizitzaren lege-esparrua; nolanahi ere, demokrazia horiek ez dira atzeraezinak, berez.

Eztabaidagai diren jarreren polarizazioa, edozein ulermen galarazteraino muturreraino iristen denean, eta gizarte-haustura bilatua eta interesatua izatera bultzatzen duenean, mehatxua erabatekoa da eta politika ariketa hutsal bezain pozoitsua bihur dezake; are gehiago, planeta globalizatu baten kasuan, Historiaren irakaspenek gainditutzat jotzen zituzten gatazka belikoetara eraman gaitzake halako egoera batek.

Egungo sistema demokratikoek dena jasan dezakete? Izan al daiteke mundu bat non hegemoniaren pultsioak oreka-esparru baketsuetan erabakitzen diren, eta ez patioko matoi berrien beldur artean?

Horixe izango izen "Polarizazio politikoa. Mehatxu lokala eta globala" solasaldiaren abiapuntua. Nora Alonsok moderatutako ekitaldian Lourdes Pérez kazetariak, egun Colpisa Agentziako zuzendariordea eta Diario Vascoko zuzendariordea 2018- 2022 artean, eta Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna eta Jakiundeko kideak jartu zuten parte, maiatzaren 18an, CIVICANen. Esteka honetan ikus daiteke solasaldia.

Jakiunde lankide da Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatzen duen Perspectivas solasaldietan. Hurrengo saioa, "Populismoak Europan, goraldia ala gainbehera?" ekainaren 15ean izango da, eta Cristina Monge eta José Luis Lassalle Ruiz hizlariek hartuko dute parte, Nora Alonso moderatzailea izango delarik.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top