Jakiunderen Bilkura azaroaren 11n Bergarako Olaso Dorrean

Jakiunderen Bilkura azaroaren 11n Bergarako Olaso Dorrean

Jakiundek azaroaren 11n, ostiralean egingo du Ohiko Osoko Bilkura Akademiaren egoitza ofizialean, Bergarako Olaso Dorrean. 

Bilkuraren lehenengo zatia jendarteari zabalik dago eta bertan Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios-Huerta ekonomialaria Jakiundeko kide oso izendatuko dituzte, 2016ko apirilaren 8ko Bilkuran Akademiako kide hautatuak izan eta gero. 

Jakitun berriek kargua hartu eta gero, Jakiundeko kide Sonia Gaztambide doktoreak Ponle cara a la acromegalia hitzaldia eskainiko du.

Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kideak urtean bitan elkartzen dira. Udaberrian Ohiko Osoko Bilkura Euskal Herriko 7 unibertsitateetako batean egiten da, eta udazkenean berriz, Bergarako egoitzan egiten du Bilkura Akademiak.

2014an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA/NUP) egin zuen Jakiundek Bilkura apirilean, eta 2015ean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Bilboko Bizkaia Aretoan. 2017ko apirilean Deustuko Unibertsitatean elkartuko dira jakitunak.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top