Jakiunderen Bilkura Bergaran: jakitun berrien kargu hartzea

Jakiunderen Bilkura Bergaran: jakitun berrien kargu hartzea

Jakiundek 2015eko bigarren Ohiko Osoko Bilkura egin zuen ostiralean, azaroaren 13an Bergarako Olaso Dorrean. Teresa Catalán musikagile nafarrak eta Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarrak hartu zuten Jakitun Oso kargua; hirugarren jakitun berriak, Francisco Etxeberria mediku forentseak berriz, ezin izan zuen bertan izan lan kontuak medio Kolonbian zelako. Bestalde, Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore-ohiak, Ohorezko Jakitun kargua hartu zuen, errektore izan zen bitartean kargugatiko jakituna zortzi urtez izan eta gero. 

Jakiunderen Bilkurak bi zati izan ohi ditu; lehenengo zatia jendaurrekoa da, eta kargua hartzen duten jakitunei diplomak eta dominak emateaz gain, Akademiako kide batek hitzaldia eskaini ohi du, bere bizipenei eta lanbideari buruz. Oraingo honetan, Gurutz Jauregui, UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunaren txanda izan zen, eta berehala egongo da ikusgai web honetan. 

Jakiunderen barne gaiei dagokion bigarren zatian, Julio Lafuente matematikan katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko (NUP) errektore-ohia, Ohorezko Jakitun izendatu zuen Akademiak, eta datorren urteko udazkenean hartuko du kargua. Bestalde, abian dauden egitasmoak eta 2016an estreinatuko direnak aztertu zituzten jakitunek. 

Artxiboak:
Berria_Jakiunderen_Bilkura.pdf
DV_Pleno_de_Jakiunde.pdf
NG_Pleno_de_Jakiunde.pdf
GARA__Jakiunderen_Bilkura.pdf
Deia_Pleno_de_Jakiunde.pdf
1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top