Teresa del Valleri gorazarre Mexikon

Teresa del Valleri gorazarre Mexikon

Teresa del Valle jakitunak, UPV/EHUko Antropologia katedradun emerituak, Meritu akademikoari aintzatespena jaso du Oaxakako Benito Juarez Unibertsitatean.

Abenduaren 4an, Eduardo Carlos Bautista Martínez errektore jaunak eman zion saria, bere lidergo akademikoa, lan nekaezina eta garapen profesionala aitortuz eta goraipatuz, eta aldi berean teoria feministari egindako ekarpen esanguratsuak eta emakumeen berdintasunerako sustatutako ekimen unibertsitarioak azpimarratuz.

Azaroan, Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako Emakumeek zientzia egiten dute hitzaldi zikloaren bosgarren edizioan hartu zuen parte Teresa del Vallek. Antropologo bat Pazifikoan izenburupean, Javier San Martin kazetariak elkarrizketatu egin zuen eta jarraian bertaratutakoek galderak egiteko aukera izan zuten.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top