Luis de Pabloren "Amicitia" lanaren estreinaldia Euskaldunan

Luis de Pabloren "Amicitia" lanaren estreinaldia Euskaldunan

Luis de Pablo jakitunak Iñaki Alberdi akordeoilariarentzat idatzitako Amicitia lanak martxoaren 8an izango du estreinaldia BOS-Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Konpositore eta soinujolearen arteko lankidetza Iñaki Alberdik akordeoiaren errepertorioa zabaltzeko egiten ari den ahaleginaren ondorioa da. Amicitia, bi musikarien arteko adiskidantzak sortua, hain zuzen ere, hiru mugimenduz osaturik dago: Moto perpetuo, Imago eta Velox.

Luis de Pablok 2016an sortutako lanaren estreinaldi absolutua izango da hauxe, eta martxoaren 9an berriz ere entzun ahal izango da, Igor Stravinskyren Soka musikatresnentzako sinfonia eta Petrouchka lanak izango dituen egitarauaren baitan, BOSeko zuzendari Erik Nielsenen gidaritzapean.

1 -tik 21 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top