Akademiaren Jakitunak

Álvarez Rubio, Juan José

Legelaria (Europako Zuzenbidea/Nazioarteko Zuzenbide Pribatua)

Juan José Álvarez Rubio (Zumaia, 1964) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da. EHUn lizentziatu zuen, Sari Berezia lortuta, eta Gradu azterketan bikain/ohorezko matrikula lortu zuen. Doktoretzako Sari Berezia (1995).

GLOBERNANCE Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria da eta EUROBASK/CVME Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko idazkari nagusia izan zen (2003-2012 maiatza).

EUROPAKO BATZORDEAK aditu izendatu zuen (zehazki, Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko zuzendari nagusi) hainbat alorretarako: justizia zibila, mugak, datu pertsonalen babesa eta segurtasun-esparruak.

Hamar monografia idatzi ditu eta ehun obra kolektibo eta doktrina-artikulutan baino gehiagotan parte hartu du, hainbat alorretako zientzia-aldizkarietan: eskualde arteko zuzenbidea, nazioarteko zuzenbide prozesal zibila, itsas zuzenbidea, nazioarteko merkataritzaren zuzenbidea, nazioarteko merkataritza-arbitrajea, nazioarteko familia-zuzenbidea; jurisprudentziari buruzko ohar ugari egin ditu.

Abokatu eta enpresa-ahokulari gisa dihardu complianceko eta nazioarteko kontratazioko arloetan, eta fundazio ugaritako kide ere bada: IKERBASQUE fundazioaren patronala, Bergarako UNED fundazioa, SIIS Eguía-Careaga fundazioa eta MATIA fundazioa.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria jaso zuen 2015ean. Jakiundeko kide urgazle izendu zuten 2018ko azaroaren 9an, eta kide hautetsi osoa 2022ko azaroaren 18an.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Kide urgazle gazte ohiak

Aintzinako kideak

top