Diego López-de-Ipiña González-de-Artaza Ingeniaritza Fakultateko irakasle titularra da, ANECAk akreditatua unibertsitateko katedradun gisa, MORElab taldeko – Envisioning Future Internet (http://www.morelab.deusto.es/) ikertzaile nagusia, eta DeustoTech–Deusto Institute of Technology (http://www.deustotech.eu) zentroari elkartutako DeustoTech-Societal Challenges unitateko zuzendaria (Deustuko Unibertsitatea).
Cambridgeko Unibertsitateko doktoretza jaso zuen 2002an, Visual Sensing and Middleware Support for Sentient Computing izenburuko tesiarekin. Hauek dira bere ikerketa-eremu nagusiak: nonahiko konputazioa, gauzen Internet, web semantikoa, middleware moldagarri semantikoa, Linked Open Data, gizarte-datuen meatzaritza, modelaketa eta arrazoiketa semantikoa anbiguotasunerako euskarriarekin, eta mugikorraren bidezko interakzioa, edo erabiltzailearen eta bere ingurunearen arteko interakzio hautemangarria.
Hamabost doktore-tesi zuzendu ditu, eta gradu amaierako ehun proiektu eta master baino gehiago. Europako zenbait ikerketa-proiektu koordinatutan lanean ari da, edo lan egin izan du, (EDI, GREENSOUL, SIMPATICO, CITY4AGE, WELIVE, MOVESMART, IES CITIES, SONOPA, GO-LAB, MUGGES, CBDP, LifeWear), baita Espainiako Estatuko zenbaitetan ere (THOFU, mIO!, ADAPTA, SABESS, PIRAmIDE, ACROSS), tartean daude bideratu gabeko oinarrizko ikerketaren hiru proiektu (SentientThings, TALIS+ENGINE y FRASEware), Deustuko Unibertsitateko ikerlari nagusi gisa gehienetan, eta, besteak beste, konputazio mugikorrak, web semantikoak, gizarte-datuen meatzaritzak, datu irekiek, robotika sozialak eta Web 2.0-ak (eta harantzago) zenbait eremutan duten erabilera aztertuz, hala nola hiri-konputazioan, konputazio jasangarrian, eta Open Government eta Ambient Assisted Living arloetan.
Nazioarteko hitzaldi garrantzitsuetako eta journal-etako ehun argitalpen baino gehiago ditu, nonahiko konputazio, web semantiko, middleware eta ingurune-adimenari (Aml) buruz, besteak beste. 140 sarrera baino gehiago ditu Web of Knowledge datu-basean.