Akademiaren Jakitunak

Ugalde Uribe-Etxebarria, Jesus M.

Kimikaria (Kimika fisikoa), Jakiundeko Presidentea

Jesus M. Ugalde Uribe-Etxebarria (Bergara, 1957). Kimika Fisikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertistatean (EHU). Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta Kimikan doktoratu unibertsitate berean (1984). Doktoratu ondoko ikasketak egin zituen: Oak Ridge National Laboratory-n (Tennessee), 1984an; Dalhousie University-n (Kanada), 1986an eta 1989an, eta Cornell University-n,(EEUU), 1992an.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko irakasle da 1994az geroztik. 

Bere ibilbide zientifikoan 300 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, hamarretik gora dira idatzi dituen liburuen ikuskapen artikuluak eta dibulgazio zientifikoko hogei saiakera plazaratu ditu.

Doktoretzako 9 ikasle gainbegiratu ditu; haietako 6 Europako doktoretzak dira. Horrez gain, munduko 10 herrialdetatik etorritako doktorego ondoko 21 ikasle gainbegiratu ditu.

Scientific Reports aldizkariko argitaratze-kontseiluko kide da 2015etik eta Computation argitaratze-kontseilukoa 2013tik.

Jakiundeko kide gisa, akademiaren nazioarteko lehen sinposioa antolatu zuen 2008an; haren izenburua: The role of scientific adademies in modern societies. Bere ikerketa arloaren baitan, nazioarteko bederatzi kongresu antolatu ditu, horietako 3 Electronic Structure: Prediction and Applications sailean eta 6 TheoBio: Theoretical BioPhysics sailean.

Honako sari hauek jaso ditu: Doktoretzako Sari Berezia (1985); Killam Post Doctoral Fellow Award, Halifaxen (Kanada), 1989an; Kanadako NSERC-National Sciences and Engineering Research Council erakundeko Truke Zientifikoko Nazioarteko Saria (1990); X. M. Munibe Ikerketa Saria (1997); Euskadi Ikerketa Saria (2003); Jakiundeko kide osoa, jakitun izendatua (2007).

Loturak:

http://www.euskonews.com/0484zbk/elkar_eu.html

http://www.gaindegia.eus/es/Jesus-Ugalde-Jakiunde-es-una-organizacion-academica-para-el-fomento-del-conocimiento-en-todas-sus-vertientes-en-la-sociedad

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Kide urgazle gazte ohiak

Aintzinako kideak

top