Pilar Polo, sexu-jazarpenen biktimei arreta ematen dien Bartzelonako Vicky Bernadet Fundazioko psikologoak, "Memoria, olvido, relato y reconocimiento en víctimas adultas de abuso sexual en la infancia" hitzaldia eskaini zuen "Memoria, trauma eta identitate pertsonala" zikloaren baitan, maiatzaren 19an, STM-San Telmo Museoan. Hitzaldi honekin amaitu da Enrique Echeburúa Jakiundeko kide eta UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunak koordinatu duen zikloa.
Hitzaldian adierazi zuenez, haurrenganako sexu-jazarpenak bizipen traumatiko gisa era ezberdinetan gera daitezke gordeak oroimenean. Jazarpena jasan dutenek bizitzan presentzia intrusibo modura bizi ditzakete oroimenak edo erabat ahaztu, aurrera egin ahal izateko mekanismo gisa. Esperientzia barneratzeko era batek zein besteak gauzatuko du gizabanako horien identitate pertsonala eta bakoitzak bere buruaren inguruan eraikiko duen kontaketa subjetiboa.
Pilar Poloren esperientzia profesionala ez da mugatzen jazarpena jasan duten pertsonengan, kartzelan dauden sexu-erasotzaile talde batekin ere lan egiten baitu azken aldian, eta esperientzia horren berri ere eman zuen. Hitzaldiaren ondoren, galdera-erantzunen tartean, hainbat gai mahaigaineratu ziren, hala nola, jazarpen-sexualaren beraren definizioaren ingurukoa.
Hitzaldiaren grabaketa honako lotura honetan:
Pilar Poloren hitzaldiaren grabaketa
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...