JarduerakErronkak
2016/11/08: Geneak eta dementzia (Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa)

2016/11/08: Geneak eta dementzia (Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa)

Biztanleriaren zahartzea eta adinduei eman beharreko arreta dira gure inguruko gizarteek duten erronka garrantzitsuenetariko bat. Gizakion bizi-itxaropena luzatzen doan ahala, geroz eta gehiago dira zaindu behar ditugun adinekoak. Zahartzaroko gaixotasun neurologikoek asko baldintzatzen dute gaitz horiek dituzten pertsonen, eta haien familien eta gizartearen bizi-kalitatea.

Alzheimer gaixotasuna, Parkinsonen gaitza eta garun-hodietako eritasunak oso ohikoak dira zahartzaroan eta, hori dela eta, ezinbestekoa da haien prebentziorako osasun arloko adituek egiten dituzten gomendioak ezagutzea eta gaixotasun horiek dituzten pertsonenganako arreta hobetzea.

Geneak eta dementzia

Adolfo López de Munain doktoreak, Biodonostia Ikerguneko neurologoak

Azaroaren 8an, STM-San Telmo Museoko elizan, 19:30ean. Sarrera librea lekuak bete arte

Hitzaldia, José Félix Martí Massó jakitunak koordinatutako Garunaren zahartzea: erlojuaren kontrako lasterketa zikloaren baitan kokatua dago.

61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top