Hiriaren antolamendua sortzeko unean betekizun ekologikoa kontuan hartzeko elementua denez, lege sozialaren eta behar naturalaren arteko loturak muga non duen zehaztea guztioi dagokigun arazo filosofikoa da, eta horixe aztertu zen jardunaldi honetan.
EGITARAUA:
11:00-13:30: Mahai ingurua
16:00-19:00: Mahai ingurua
19:00: Kontzertua, Itsasoa eta maitasuna - Mar y amor, KANTUZ taldea
------------------------------------------------------------
Goizeko mahaiko parte hartzaileak:
Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.
Genetista, bere ikerketek egin dute ezagun, batik bat, erloju molekularrari buruz egindakoak, Trypanosoma cruzi gaixotasunaren ugalketari buruzkoak (16-18 milioi pertsona artean jasaten duten Hego Amerikako gaitz endemikoa), eta Plasmodiuma, urtean 400 milioi pertsona kaltetu eta milioi bat hiltzen dituen malariaren agentearen eboluzioari buruzkoak. Hainbat elkarte garrantzitsuetako kide da, hala nola: AEBetako Zientzien Akademia, Arte eta Zientzien Akademia Amerikarra, eta American Philosophical Society. Bill Clinton AEBetako presidentearen aholkulari zientifikoa, eta Science aldizkaria argitaratzen duen Zientziaren Aurrerabiderako Elkarte Estatubatuarraren presidente izan da (American Association for the Advancement of Science). Templeton Saria eskuratu du (2010), besteak beste.
Jakiundeko lehendakariordea, Ikerbasque, Zientziarako Euskal Fundazioko ikertzailea, UPV/EHUra adskribatua, eta CSIC-eko Filosofia Institutuko Unibertsitate katedratikoa eszedentzian. International Academy of the Philosophy of Science erakundeko kidea, eta Sociedad Española Leibniz erakundeko lehendakariordea. Hainbat sari jaso ditu, hala nola, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria (2016) eta Euskadi Ikerkuntza Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean (1997). Bere idazlanengatik, berriz, honakoak eskuratu ditu: Saiakera Sari Nazionala (2000) Los Señores del Aire liburuagatik, eta Anagrama Saiakera Saria (1995) Tecnópolis lanagatik.
Valentziako Unibertsitateko Cavanilles Biodibertsitate eta Biologia Ebolutibo Institutuko Genetika katedraduna, Valentziako Gobernuaren Osasun Publikoko Goi-mailako Ikerketa Zentroko zuzendaria (CSISP-FISABIO). American Association for the Advancement of Science erakundeko kidea (1998), hainbat sariren jabe da, aipagarrienak: Genetika Sari Nazionala (2012), Valentziako Gobernuaren Diploma ikerketa biomedikoan erakutsitako bikaintasunagatik (2010), Diario Médico Saria (2006), eta Ikerketa Zientifikoko Bartzelona Hiria Saria (1996).
Arratsaldeko mahaiko parte hartzaileak:
Jakiundeko kidea, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia katedraduna, Istituto Veneto di Scienze, Lettere ed Arti (2009) erakundearen Nazioarteko Sariaz gain, Anagrama Saria eta Espasa Saiakera Saria (Entre lobos y autómatas, 2006) ditu. Zorroaga campuseko UPV/EHUko Filosofia Fakultateko proiektuan hartu zuen parte (1979), lehenengo Filosofia Departamenduko zuzendaria izanik. UNESCOren babesarekin orain dela hogei urte hasi eta Donostian bi urtetik behin egiten den International Ontology Congress/Nazioarteko Ontologia Kongresuko zuzendaria da.
Gidoilaria eta zinema zuzendaria, honako pelikulen gidoiak idatzi ditu: Baton Rouge (1988), A solas contigo (1990), Demasiado corazón (1990), Belmonte (1994) y Al límite (1997). Zuzendu zuen lehenengo filmeak, Nadie hablará de nosotras cuando hayamos muerto (1995) lanak, bi Goya eman zizkion: zuzendari berri onenari eta gidoi original onenari. Ondoren idatzi eta zuzendu ditu Sin noticias de Dios (2001), Alatriste (2006), Solo quiero caminar (2008) eta Oro (2016an estreinatzear dago).
Merkataritza-nabigazioko kapitaina. 36 urteko esperientzia itsasoan karga orokorreko ontzi, bulkcarrier, petrolio eta metano-ontzietan. Lurrean hainbat proiektuetan egin du lana, horien artean azpimarragarria da Qatargasen Q-Flex eta Q-Max ontzien proiektua (gaur egun itsasoan dabiltzan metano-ontzi handienak). Metano-ontzi horien eta Europa, Japonia eta Amerikako terminalen arteko interfaz/bateragarritasunaren arduraduna izan zelarik.
Gaur egun metano-ontzien kapitain dabil itsasoan.
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...