JarduerakErronkak
Oroitzapen Feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero

Oroitzapen Feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero

Teresa del Valle, UPV/EHUko katedradun emeritu eta Nuria Cano, Jakiundeko kideak biak arduratu ziren "Oroitzapen Feministak II. 68ko maiatza 50 urte eta gero", urriaren 9an eta 10ean STM-San Telmo Museoan egin zen jardunaldiaren koordinazioaz. 

Topaketaren helburua 68ko maiatzak feminismoan izandako eraginari buruz hausnarketa egitea izan zen, gertakari historikoak aurten 50 urte bete dituenez gero. Hau da, 68ko maiatzak historian eta feminismoaren garapenean gaur arte izan duen inpaktua aztertzea, eta egungo feminismoa ikuspegi historiko anitzen bitartez azaltzea izan zen jardunaldiaren xedea.

Honako hau jardunaldiaren egitaraua:

  • 17:00h, JARDUNALDIAREN HASIERA

Aurkezlea TERESA DEL VALLE, UPV/EHUko katedradun emeritua eta JAKIUNDEko kidea, jardunaldiko koordinatzailea. 

  • HASIERAKO HITZALDIA

FRANÇOISE PICQ - Trouble dans le féminisme ; France 1968-2018/ Feminismoaren arazoak ; Frantzia 1968-2018 

  • MAHAI INGURUA

-Más allá de Europa. Feminismos y diversidad en el Mayo del 68

 PILAR FOLGUERA

-La fiesta en la habitación de al lado

 MARIASUN LANDA

-Memorias feministas: de cómo fuimos aflojando el corsé

 MARINA SUBIRATS

Mahai inguruaren moderatzailea: Jakeline Barker (JAKIUNDEKO idazkaria)

  • 20:00h, MAHAIKIDE ETA PUBLIKOAREN ARTEKO SOLASALDIA
  • 20:30h, AMAIERA

 

JARDUNALDIKO HIZLARIAK:

FRANÇOISE PICQ. Zientzia politikoetan doktore, Paris-Dauphine Unibertsitateko irakasle emeritua. Feminismoaren historian aditua, teoria eta giza-mugimendu arloan. Emakumeen askapen mugimenduan eta ikasketa feministen garapenean hartu du parte 1970ko hamarkadaz geroztik. ANEF-en sortzailetako bat da (Ikasketa feministen elkarte frantziarra), egun erakundeko lehendakariorde da.

PILAR FOLGUERA. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Historia Garaikideko katedraduna eta Europako Integrazioaren Historiaren Jean Monnet Katedrako zuzendaria.

MARIASUN LANDA. Idazlea, JAKIUNDEko kidea. Euskarazko Haur Literaturako Lizardi Saria (1982), Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (1991), Antonio Maria Labaien Saria (2002), Espainiako Kultura Ministerioaren Literatura Sari Nazionala (2003) eta Dabilen Elea saria (2011) literaturaren arloan egindako ibilbideagatik eta bere lanen izaera berritzaileagatik; Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Gaiak 2014.

MARINA SUBIRATS. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Soziologia katedraduna izana da, Bartzelonako inkesta Metropolitanoko zuzendaria, Gizarte Gaien Ministerioko Emakumearen Institutuko zuzendaria eta Bartzelonako Udaleko Hezkuntza zinegotzia.

Estekak:

Françoise Picq-en hitzaldia

Mahai ingurua

Artxiboak:
Memorias_feministas_II_programa_01.pdf
61 -tik 74 -rako elementuak erakusten, guztira:74
<< < 1-60 61-74 > >>
top