Mª Carmen Gallasteguik koordinatutako jardunaldiak gaur egungo gizarteak aurrean dituen erronka ekonomikoak aztertu zituen: errenta-desberdintasunak, balio etikoak gure sistema ekonomikoan barneratu behar ditugun ala ez, hazkundearen alderdi demografikoak, ingurumena eta hazkunde ekonomikoa, klima-aldaketa, tresna fiskalak eta ingurumen-aktiboak babestea... Gisa honetako gaiak ikerketa-helburu dira oinarrizko eta gizarte zientzietan.
Emilio Ontiveros ekonomialariak zabaldu zuen jardunaldia egungo finantza-arazoen berri emanez. Teresa Riberak aldaketa klimatikoak dakartzan erronkak izan zituen hizpide, eta gobernuek eta nazioez gaindiko erakundeek bizi dugun egoerari nahitaez eman beharreko erantzunez aritu zen. Ilari Zubirik pentsioak zerga bitartez finantzatuz gero pentsio-sistemak porrot ez egiteko baliabide nahikoak daudela adierazi zuen. BC3ko zuzendaria Mª José Sainzen hitzaldian argi geratu zen maila guztietako erakunde publikoek: udal, eskualde, nazio eta nazioartekoek, bizi dugun erronka klimatikoari irtenbide egokia emateko araudia ezarri beharko dutela, gure ohiturak aldatu ditzagun.
Marta Escapak moderatu zuen arratsaldeko mahai-ingurua, non goizean hizpide izandako gaiak aztertu ziren. Emilio Ontiveros, Teresa Ribera, Alberto Ansuategi, Mª José Sainz, Ibon Galarraga eta Mª Carmen Gallasteguik, bertaratutakoen galderak erantzun zituzten.
Jardunaldiaren grabaketa: www.santelmomuseoa.com/index.php
Irailaren 6a, STM-San Telmo Museoko eliza, 19:30ean
José Félix Martí Massó doktorea, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Saileko burua
Sarrera librea lekuak bete arte
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...