Unibertsoaren soinua: Musika, Izarrak eta Ohitura Zaharrak (abuztuak 7 eta 8) eta Uxue, Erresumako Unibertsitatea: Arte mota guztientzako zientzia (abuztuak 28 eta 29) dira Upnako udako ikastaroen baitan Humberto Bustince Jakiundeko kideak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedradunak koordinatuta, Akademiak antolatutako ikastaroak.
Lehenengo ikastaroa, Unibertsoaren soinua: Musika, Izarrak eta Ohitura Zaharrak, Perseiden inguruan antolatu da eta abuztuko lehenengo asteburuan egingo da.
Musikari dagokionez, larunbatean, David Gálvezek zuzendutako Iruñeko Ganbera Abesbatzaren kontzertua, eta Teresa Catalán, konpositorea, Jakiundeko kide eta Vianako Printzea Sariaren irabazlearen hitzaldia eskainiko dira. Igandean, hasteko, Itziar Sánchez Remón abeslariak eskainiko du kantaldia eta, ikastaroa amaitzeko, arratsaldean, Jakiundeko kide Maria Bayo sopranoak errezitala eskainiko du, Hélène Lucas pianistarekin batera.
Ohitura zaharrei dagokionez, Olatz González Abrisketa, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Sozialeko irakasleak, La Pelota Vasca hitzaldia eskainiko du, eta izen bereko dokumentala ikusgai izango da ondoren.
Izarren txandan, Manuel Seara Valero, Radio 5-eko "A Hombros de Gigantes" irratsaioko zuzendariak goizez, eta arratsaldez Javier Armentia, Roberto García, Fernando Jáuregui eta Joaquín Sevillak eskainiko dituzte hitzaldiak.
Abuztuak 7an gauez, 21:00etan, Perseiden behaketa antolatu dute Iruñeko Planetarioak eta Astronavarra Elkarteak.
Bigarren ikastaroa, Uxue, Erresumako Unibertsitatea: Zientzia mota guztietako Arteentzat, abuztuko azken asteburuan izango da.
Musika Iruñeko Orfeoiak jarriko du larunbatean, Jakiundeko kide Igor Ijurraren zuzendaritzapean, eta igandean, Musika eta Emozioak hitzaldi-kontzertua eskainiko dute Jokin Zabalzak, Jaime Berradek eta Madalena D'Oliveirak.
Jakiundeko kide eta Euskal herriko Unibertsitateko katedradunek, Agustin Azkaratek (Arkeologia) eta Conchi de la Rúak (Antropologia Fisikoa), kultura ondoreaz eta arbasoen ondoreaz (haien hezurren bitartez) hitz egingo dute, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.
Maite Apezteguía arkitektoak Familiei eta beste biztanleei buruz hitz egingo du; Juan José Pons, Nafarroako Unibertsitateko Geografia eta Lurraldearen Antolakekuntzako irakasleak Uxueko iraganeko, orainaldiko eta etorkizuneko paisai bereziari buruz, eta Alfredo Asiain, Upnako Nafarroako Ondare ez materialaren Katedrako zuzendariak, eta Isabel Merino, erakunde bereko ikertzaileak, Uxueko ondare ez materialari buruz arituko dira.
Ikastaroen zehar Uxueko eraikuntza bereziak ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira, Esther Lezaren eskutik, eta hilabete osoan herriko kaletan ikusi ahal izango dira Iruña Cormenzana margolariaren Katedrak eta Kaleak erakusketako lanak.
Hitzaldien sarrera doan izango da, lekuak bete arte, Erronda Pasealekuan. Kontzertuak Santa Maria eliza-gotorlekuan izango dira eta sarrera doan izango da lekuak bete arte, baina Iruñeko Orfeoiaren kontzertuan eta Maria Bayoren errezitalean izena ematea derrigorrezkoa izango da (agortuak sarrerak Jakiundeko webean).
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...