Oroimenek erronka ugari eragiten dute, eta erronka horietako batzuk konponbide zaila izaten dute, gertakari jakin batzuen inguruan oroimenak kontrajarriak direnean, edota gertakariei buruzko oroimenik ez dagoenean.
Mahai inguruan oroimenari buruzko lau dimentsio aztertuko dira, bata, orokorra, historiarekin harremanetan dagoena, eta beste hirurak espezifikoagoak: oroimen biologikoan (ADN), oroimen psikologikoa eta haren galerak (traumak) eta oroimen soziala (gatazka armatuetako biolentziaren biktimak).
EGITARAUA
18:00etan: Aurkezpena
Arabako Diputatu Nagusi ordea, Pilar García de Salazar eta Jakiundeko lehendakaria, Jesus M. Ugalde
18:15-20:00h: Mahai-ingurua
Aintzane Ezenarro, Gogorako zuzendaria (Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua)
Enrique Echeburúa irakaslea, UPV/EHUko Psikologia katedraduna, Jakiundeko kidea.
Francisco Etxeberria doktorea, Medikuntza Forentseko Irakasle Titularra, Kriminologiaren Euskal Institutua, UPV/EHU, Jakiundeko kidea.
Juan Pablo Fusi irakaslea, Historia Garaikideko katedradun emeritua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Jakiundeko kidea.
Concepción de la Rúa irakaslea, Antropologia Fisikoko katedraduna, UPV//EHU, Jakiundeko kidea.
Oroimena bera gatazkak konpontzeko faktore izanik, bakerako eta bizikidetzarako eragiten dituen erronkak aztertuko ditu jardunaldiak, DSS2016ren egitasmoaren helburuei jarraituz. Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko hiririk zaharrena izanik, oroimenaren inguruan 2017-2018 artean Jakiundek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan egingo dituen jardunaldien lehen topaleku aukeratu du.
Mahai-inguru hau DSS2016EU kultur hiriburutzaren baitako Erronkak/Desafíos jardunaldia da, Jakiundek diseinatua eta Javier Echeverría jakitunak koordinatua. Erronkak/Desafíos egitasmoak Laboral Kutxaren babesa du.
Deustuko Unibertsitateko Auditoriuma, Bilbo (9:00-13:10 eta 15:30-17:30)
19:30etan, STM-San Telmo Museoa, Donostia
STM-San Telmo Museoa, Donostia
Goizez (9:30-13:30) eta arratsaldez (15:00-19:00)
Chillida Lantokia, Legazpi
San Telmo Museoa, Donostia
Apirilaren 22a, STMko eliza, Donostia
Apirilaren 22a, ostirala
Hitzaldiak goizez eta mahai-ingurua arratsaldez, Musikene, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia, Miramar Jauregia, Donostia.
20:00etan jardunaldiaren amaiera, María Bayo Jakiundeko kidearen...
Apirilaren 5a, asteartea, 19:30ean, STM-San Telmo Museoa, Donostia
Martxoaren 11, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
"Indarkeria gazte-jendean: biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren amaiera- hitzaldia: "Gazte bortitzak: zer egin haiekin?", otsailaren 12a, Antzoki Zaharra
"Indarkeria gazte-jendean: Biktimak ala borreroak?" jardunaldiaren baitako hitzaldiak, STM-San Telmo Museoa, otsailaren 12a
Otsailaren 12a, mintegia goiz eta arratsaldez, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Hitzaldia eta "Bully" dokumentalaren emanaldia, 19:30ean, Antzoki Zaharra, Donostia
Jokabide normala eta patologikoa zahartzaroan, José Félix Martí Massó jakitunaren hitzaldia
Otsailaren 2a, 19:30ean, San Telmo Museoa (STM), Donostia
Erronkak/Desafíos Jakiundek Donostia / San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiribururako diseinatutako egitasmoa da. XXI. mendeko gizarteek aurrean dituzten erronka handiak aztertuko ditu egitasmoak hitzaldi, mintegi eta...